Noticia22/11/2022

REAS-en Gizarte Ikuskaritzako Zigilua

Aurten ere Caritas Bizkaiak REAS erakundearen Gizarte Ikuskaritzako Zigilua lortu du. Horren arabera, Caritasek Ekonomia Solidarioaren printzipioen kudeaketari dagozkion eskakizunak betetzen ditu eta lortutako emaitzak garden argitaratzen ditu. Aurten, 2022an, Carita Bizkaiak hiru urte daramatza Ekonomia Solidarioarekiko apustu eta konpromiso sendoari eusten.

Auditoretza/Balantze Soziala, erakundeak hainbat arlotan dituen datuak aztertuz, balio alternatiboen eremu hori definitzeko garrantzi handiko oinarrizko printzipio batzuk betetzen direla egiaztatzen duen prozedura bat da: ekitatea, lan duina, iraunkortasun ekologikoa, aberastasunaren banaketa zuzena eta ingurunearekiko konpromisoa.

Ebaluazio horren bidez, printzipioak erakundean bertan ezartzeko etengabeko zaintza eta hobekuntza bultzatzen dira, eta Ekonomia Solidarioaren eredua sustatzen laguntzen dugu, pertsonen eta ondasun komunaren zerbitzura egon daitekeen ekonomia.

Gure emaitzak argitaratuta, ekonomia hori eta gizartean dituen balioak bultzatzen ditugu, ekonomia horrek gizartean duen eragina eta gizartea eraldatzeko duen gaitasuna agerian uzten ditugu, ekonomia horren jasangarritasuna erakusten dugu eta kontsumo arduratsuko jardunbideak bultzatzen ditugu.