Noticia03/03/2024

Itxaropena lantzen

Martxoak 3. Naturaren Munduko Eguna

Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuak egungo gizarteak natura babesteko kontuan hartu behar dituen gida dira. Horreen bidez, argi geratzen da bizi dogun ingurumen-arazoa ez dala paisaia-arazo bat. Batez ere arazo soziala da. Horregatik, jokalekua baratzea dan arren, artikulu honetan ez dogu aitzurrez edo eskuareez hitz egingo. Itxaropenaz hitz egingo dogu.

Natura gure bizi-iturririk eta sostengurik handiena dan mundu honetan, bera zaintzeko egiten dogun keinu bakoitza planetarekin dogun konexioaren ospakizuna da. Gernikako Caritasen, lotura hau Ortukide proiektuaren bidez agertzen da, baratzea lantzeaz haratago doana: ingurumenaren eta gure hurkoen aldeko alkartasun eta itxaropen ekintza bat da.

Gure baratze ekologikoaren proiektuak erakusten deusku naturarekin harmonian lan egin geinkela, gure buruarentzat ez ezik, gehien behar dabenentzat ere onurak sortzeko. Proiektu honetan parte hartzen dabenak tomate, babarrun, ilar eta abarren haziak ereiten dabez.

Proiektu hau benetan berezia izatea eragiten dauana bere helburua da: gure kontsumorako elikagai ekologikoak lantzeaz gain, oinarrizko premia guztiak beteta ez daukiezenei ere eskaintzen deutsieguz. Batutako barazki bakoitza alkartasunaren sinbolo bihurtzen da elikagai elikagarri eta osasungarriak aurkitzeko borrokan ari diranentzat.

Gure lanaren funtsa naturarekiko eta gure kideekiko errespetuan datza, eta, beraz, Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuetako bi lortzen laguntzen dogu: 2. helburua (Zero Gosea), gehien behar dabenei elikagai osasungarriak emoten deutsieguzalako, eta 12. helburua (Ekoizpen eta Kontsumo Arduratsuak), gure ingurune natural ederra errespetatzen eta babesten daben nekazaritza-praktika iraunkorrak sustatzen dogulako. Helburu horreek argi eukiteak eta helburu horreek bete ahal izateko lan egiteak talde-kohesioa eta konplizitatea sortu ditu parte-hartzaileen artean, eta faktore horreek autoestimua nabarmen hobetzen dabe eta proiektuaren garapen egokian eragin positiboa daukie.

 

Frantzisko aita santuak bere -Laudato Si- entziklikan aldarrikatutako “Etxe Komuna” ren espirituan, planeta honetan danok partekatzen dogun etxea dela aitortzen dogu, eta etorkizuneko belaunaldientzat zaintzeko eta babesteko erantzukizun partekatua dogula. Gure baratze ekologikoa landatzeko leku bat baino gehiago da; lurrarekin eta gure hurkoekin dogun loturaren eta “Etxe Komun” hori zaintzeko eta babesteko dogun erantzukizunaren oroigarri ukigarria da.

Naturaren Munduko Egun honetan, ospatu daigun, gure ingurune naturalaren edertasuna eta ugaritasuna ez ezik, gure planeta eta gure antzekoak zaintzea eta babestea erabakitzen dogunean gure esku dagoen botere eraldatzailea ere. Jarrai daiguzan itxaropen, maitasun eta elkartasun haziak ereiten lurreko bazter guztietan, beti gogoratuz elkarrekin mundu hobe bat landu geinkela guztiontzat.