Noticia04/04/2024

“Bihotzez” aldizkariaren ale berria

Laster Bizkaia osoko 4.700 familia baino gehiagoren etxeetara iritsiko da

Bihotzez aldizkariaren ale berri honek Caritas Bizkaia osatzen dugun pertsonen komunitateak bihotzetik sortutako esperientzia solidarioak biltzen ditu: boluntarioak, erabiltzaileak, bazkideak eta emaileak…

Azken hilabeteetan saiatu gara gure egunerokoan Caritasera hurbiltzen direnak laguntzen “etxean senti daitezen”. Plan Estrategiko berriarekin, Caritas hurbilaren aldeko apustua egiten dugu, eraldaketa sozialean aktiboki parte hartzen duena, egiten dugunagaitik eta egiten dugun moduagaitik, zainketan zentratuta dagoela. Caritas Bizkaitik ilusioz eta indarrez jartzen gara martxan komunitate-etxe izatea lortzeko gure ekintza guztietan.

Horrela, 83. zenbaki honek ibilbide bereziak jasotzen ditu Plan Estrategiko berrian eta Caritas Euskadiren boluntariotzaren topaketaren TOPAKI inguruan, baita “Protagonistak” atal berrian bide.-laguntza jaso duten pertsonen eta boluntarioen testigantzei buruzko esperientziak eta “Bultzada hartzeko” sail ireki berrian gogoeta eta ekintzarako proposamenak ere.

DESKARGATU