Noticia11/05/2022

Beste Bi-k etxerik gabeko beste pertsona baten heriotza salatu du

Bizitegi-bazterketaren aurkako eta etxerik gabeko pertsonen aldeko Beste Bi plataformak, Bizkaiko bizilagun baten heriotza deitoratu eta salatu du.”

Beste Bi. Bilbo, 2022.ko maiatzaren 11an. Beste behin ere, pertsona bat hil da Bizkaiko kaleetan.
Beste Bi plataformatik bat egiten dugu bere familia eta lagunen minarekin.

Joan den maiatzaren 3an, Aquilino hilda agertu zen Casilda Iturrizar parkean.

40 urteko Aquilinok ez zuen bizitza erraza izan, eta nahiz eta jende askok esan bizitza guztiek zoriontasun-uneak dituztela eta horrek merezi duela, berea mierda-bizitza izan zen. Bere bizitza bezala,bera ere ez zen pertsona erraza. Merezimenduaren gurpil honetan murgilduta gaude, eta bertatik irteteko gai ez garen arren, esan genezake zuen merituaren bizitza merezi zuela.

Haren heriotzak aukera ematen digu ispiluan zintzo begiratzeko, eta gure buruari galdetzeko ea badugun borondatea eta gaitasuna Aquilinoren moduko bizitza duten pertsonak artatzeko, eskakizun baxuko etiketatik haratago doan ikuspegi batetik artatzeko, giza eskubideekiko eta
berdinzaletasunarekiko errukitik eta konpromisotik artatzeko, aldatzeko borondatea, gizarteratzea eta merezimendua bezalako kontzeptuak eta ideiak atzean utzita.

Eskerrik asko Aquilino aukera hau emateagatik.

XXI. mendeko euskal gizarteak oraindik ez du gainditu gizarte-bazterkeriako egoera handienetako eta gogorrenetako bat: bizitzeko etxerik ez izatea. 2020ko martxoan egindako Etxerik Gabeko Pertsonen azken zenbaketaren arabera, 2.797 pertsonek ez dute etxerik Euskadin.

Gizarte-bazterkeria egiturazko fenomenoa gero eta handiagoa da Euskadin. Zehazki, etxegabetasuna urtez urte hazten ari da; Eusko Jaurlaritza berak aurkeztu berri duen azterlan baten arabera, 2012tik hona, egoitza-bazterkeriako egoeran dauden pertsonen kopuruak gora egin du pixkanaka, bai zentroetan, bai kalean; 1.704tik 2012an, 2.797ra 2020an. .

Beste Bi plataformatik berriz ere eskatzen diegu euskal administrazioei gizarte-zerbitzuen zorroa
benetan garatzeko eta estrategia global bat berriro lantzeko, Euskadin etxegabetasuna
desagerrarazteko. Erakunde publikoei eskatzen diegu estrategia hori abian jar dezatela helburu eta adierazle argiekin, aurrekontu egokiarekin eta toki-mailan pentsatutako jarduera-planekin.

Era berean, euskal gizarteari, Euskadiko pertsona bakoitzari, etxerik gabeko pertsonenganako begirada zabaltzeko eskatzen diogu, pertsona horiek ikusezin bihur ez ditzaten. Pertsona gisa, herrikide gisa, beren eskubide eta duintasunarekin aitortzea.

Komunikabideei eskatzen dieguna, berri horiek zabaltzekoa da, gaur egun oraindik gertatzen diren egoera bidegabe horien berri jakinaraz dezatela. Baita mezu positiboak ere, etxerik gabeko pertsonek jasaten duten diskriminazioaren eta estigmaren aurka borrokatzeko.

Nahiago genuke kalean hildako pertsona baten oroimenez inoiz gehiago ateratzea; NBEko Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren (GDU) 25.1. artikuluan esandakoa egia izan zedila:

“Pertsona orok du osasuna eta ongizatea ziurtatuko dizkion bizi-maila egokirako eskubidea, bai eta familiari ere, eta, bereziki, elikadurari, jantziei, etxebizitzari, laguntza medikoari eta beharrezko gizarte zerbitzuei dagokienez; era berean, eskubidea du aseguruak izateko langabeziaren, gaixotasunaren, baliaezintasunaren, alarguntasunaren, zahartzaroaren edo biziraupen-bitartekoak galtzearen kasuetan, bere borondatearekin zerikusirik ez duten inguruabarrengatik.”

ADIERAZPENA