Noticia01/08/2022

7 gaztek hartu dute parte auzolandegietan

Misinoek, Karidade eta Zuzentasuna eta Fede-Zabalkundeko eta Katekesiko Ordezkaritzek, Caritas Bizkaiak eta Euskalerriko Eskautak Bizkaiak 17 eta 19 urte bitarteko gazteentzat antolatutako auzolandegietako esperientzia arrakastatsua uztailean amaitu da.

7 gaztek parte hartu dute horietan, eta goizak erreferentziazko proiektuetan jarduerak egiten eta arratsaldeak hausnarketarako eta topaketarako denboraz gozatzen eman dituzte.

Proiektuetara joan aurretik, parte-hartzaileek sentsibilizazio-saio bat izan zuten, eta, esperientzia amaitzean, berriz ere elkarrekin izan dira, bizi izandako ebaluatzeko eta errealitatearen irakurketa sinesduna egin dute.

Aurten, berriz ere, askotariko proposamenak egin dira adin guztietarako, bai lan-arloan, bai gizarte-arloan, eta horietan taldean eta banaka parte hartzeko aukera izan dute.

Auzolandegietako esperientzia batzuk Caritas Bizkaiaren proiektuetan egin dira, hala nola:

  • Egunon Etxea. Edadetuen Eguneko Zentroa, Bilboko Alde Zaharrean. Bi txanda izan dira: uztailaren 11tik 17ra eta uztailaren 18tik uztailaren 24ra. Auzolandegi honek eskaini dituen jarduerak zentroko bizitzan parte hartzearekin lotuta egon dira: mahai-jolasak, prentsa irakurtzea, bisita kulturalak, eskulanak, txangoak, zine foruma…
  • Gertu zerbitzua Haran Zentroan, etxerik gabeko pertsonen arloan. Eguneko arreta-zentroan jarduerak egin dira, jantoki-zerbitzuan.
  • Auzobizi. Ekin zentroan (Otxarkoaga) gazte migratzaileei zuzendutako elizbarrutiko ekimena uztailaren 18tik 22ra. Honako jarduera hauetan oinarritu da auzolandegia: hizkuntza-ikaskuntza (gaztelania), birziklapena eta ingurumenaren zaintza, informatika eta ordenagailuaren erabilera edo ingurunearen ezagutza (auzoak, kultura)..
  • Haurtzaroaren udalekuak Berrizen, uztailaren 4tik 10era eta 11tik 17ra; gaua barne hartzen zuten, eta 60 haurrek hartu dute parte.

Esperientzia horiek guztiek egoera ahulenean dauden pertsonekiko konpromisoa indartzen dute, eta beste pertsona batzuei esker existitzearen garrantzia gogorarazten dute. Eskerrik asko guztioi.