Gaztelania | Euskera

Maiatzaren 1

MAIATZAREN 1AREN HARIRA Oraingoan ere, Maiatzaren 1aren harira, Lanaren Nazioarteko Eguna, Lan Duinaren aldeko Eliza Ekimena sustatzen dugun erakundeok bat egin dugu San Jose langilearen egunean, langile guztion eguna.  Lanaren izpiritu sortzaileari balioa eman nahi diogu, eta lan prekarietatearen aurkako aldarrikapena egin; izan ere, egungo lan-harremanen sistemaren ezaugarri nagusia da eta langileen eta beren senide guztien eskubideak urratzen ditu. Lan duina Garapen Iraunkorrerako Helburuen artean dago; eta, horretaz gain, gizateria osoaren kohesioa eta justizia soziala lortzeko funtsezko elementua da. Manifestua Prentsa Oharra  

Laneko Segurtasuna eta Osasuna

LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN MUNDUKO EGUNA Datorren igandean –apirilak 28– deituak gaude botatzera Hauteskunde Orokorretan, baina data berean beste gauza bat ere ospatzen da urtero: Lanaren Nazioarteko Erakundeak ezarri duen  Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Eguna. Hiru egun geroago, maiatzaren 1ean, ospatzen dugu Lanaren Nazioarteko Eguna. Irakur ezazu hemen Aizu boletinaren 74. zenbakia  PDF  

“Gizarte justuago bat” eraikitzeko proposamen politikoak.

“GIZARTE JUSTUAGO BAT” ERAIKITZEKO PROPOSAMEN POLITIKOAK. Datorren apirilaren 28ko hauteskunde orokorren atarian, Espainiako Caritasek bere Proposamen-agiria kaleratzen du, “Gizarte justuago baterantz. 2019. urteko hauteskunde legegileetarako proposamen politikoak” izenburupean, non alderdi politiko guztiei zenbait lehentasun neurri eskaintzen zaizkien, “gizarte humano, justu eta demokratikoago bat” eraikitzeko, eta “pertsona bakoitzaren duintasuna eta datxekion eskubideak” babestu, eta “anaitasuna eta guztion ongizatea” sustatzeko. Dokumentuak 8 neurri zehatz garatzen ditu, eta dagoeneko hasiak dira Legebiltzarreko talde ezberdinen artean aurkezten. Irudia Caritaseko proposamen politikoak

Herritik Herrira Proiektua

HERRITIK HERRIRA PROIEKTUA Caritas Bizkaiko Herritik Herrira proiektua –Lea-Artibai eskualdekoa– dago La Caixa Fundazioak saritu dituen hamarren artean oso berritzaile izateagatik. Mila esker eta zorionak boluntario eta partaide guztiei hain ongi jarduteagatik zeregin horretan.