Hau da 15.000 aurpegik, hainbat errealitatetatik etorritako pertsonek, baina Komunitate abegikor batean taupadaka lanean aritu diren bihotzekin, pertsona askoren aukerak eta duintasuna hobetzeko ahaleginean lortu duten emaitza, 2023ko Memoria gisa.
Istorio errealetan oinarritutako proiektuak laburbiltzen ditu, elkartasunari, hobetzeari, akonpainamenduari eta ardurari buruzko istorioak.
Protagonistak Caritas Bizkaiako boluntarioak, bide-laguntza jaso dutenak, profesionalak eta kolaboratzaileak dira. Zifra bakoitzak bihotz asko babesten ditu. Taupadaka jarraitzeko eta ilusioa kutsatzen jarraitzeko irrikaz dihardute bihotz horiek, justiziaren eta gizarte-eraldaketaren alde.
Orri hauetan ezagut ezazu Caritas Bizkaiako Harrera Komunitatearen lana.