2022 Txostena

Oroimena egitea bizitako historia gogoratu eta gurea bezala ezagutzea da, bide horretatik eskertu eta ikasten saiatuz.

Esku artean duzun honetan, 2022ko momentu garrantzitsuenak iruditzen zaizkigun datuak eta dimentsioak nabarmenduko ditugu. Konpromisoa, identitatea, hurbiltasuna eta doakotasuna adierazten dituzte, baina, batez ere, bizitza partekatzen dugun pertsonarik ahulenen errealitatea ikusarazten saiatzen dira. Agiri honen bidez eskerrak ematen dizkiegu lagun, familia, boluntario, bazkide, laguntzaile eta langile guztiei.

 

Deskargatu

Caritas Bizkaiaren 2022ko memoria aurkezten dizugu. Balantzea egiten dugu, eta laguntza jasotzen duten pertsonen, boluntarioen eta profesionalen aurpegiak eta bizitzak ikusarazten saiatzen gara. Partekaturiko bide batean elkarturiko bideak, batak besteari lagun eginez, bizimodu duin baterantz aurrera egiteko. Era berean, pertsona eta erakunde laguntzaile, bazkide eta emaile guztien ahalegina islatu nahi dugu, haien laguntza ezinbestekoa baita gure lanerako. Lan horrek zentzua ematen dio sufritzen duten pertsonen aldeko gure lehentasunezko aukerari. Datu hauek baliagarriak zaizkigu Caritas Bizkaiak gure Elizan eta gizartean duen eginkizuna aztertzeko, argitzeko eta eguneratzeko.