Foessa Euskadi III. Txostena

Ikerketa lan honen emaitza nagusiek ohartarazten dutenez, gure erkidegoko kohesio sozialak aurrekaririk gabeko shocka jasan du, SARS CoV-2a sartzearen ondorioz jarduera ekonomikoak eta enpleguak jasan duten tentsioaren ondorioz.

 

Deskargatu

«Bazterketa eta garapen soziala Euskadin» izenburupean, Caritasek eta Foessa Fundazioak (Gizarte Ikasketen eta Soziologia Aplikatuaren Sustapena) pandemiak eragindako krisiaren lehen erradiografia sozial osoa aurkeztu dute Bilbon.

Aurkezpena honako hauek egin zuten: Raúl Floresek, Espainiako Caritaseko Ikasketa Taldeko koordinatzaile eta FOESSAko idazkari teknikoak, Ana Sofi Telletxeak, Bilboko Caritaseko Errealitate Sozialaren Behatokiko arduradunak eta Joseba Zalakainek, Eguía Careaga Fundazioko SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko zuzendariak.