2023-2026 Plan estrategikoa

Hurrengo hiru ikasturteetarako estrategia-dokumentua aurkezten dugu. Gida komuna izan nahi du, gure jarduera bideratzeko, pertsonei laguntzeko eta gizartea eta komunitatea eraldatzeko. 

PLAN ESTRATegikoa

Garena

Caritas Bizkaiako Elizaren Kristau Elkartearen parte eta adierazpide da. Karitate eta gizartearen aldeko konpromisuaren garapena bultzatu eta animatzen du.

Boluntariotzan oinarritua, parte-hartzea, konpromiso soziala eta sare-lana sustatzen ditu.

Pertsonei laguntzen deutso beren gizarteratzeprozesuetan, itxaropena elikatuz, aurkitutako beharren aurrean erantzunez eta ekimen berritzaileak sortuz. Eskubideen alde lan egiten du pertsonek bizitza duina gara dezaten.

Bidegabekeria eragiten duten arrazoiak ikusarazten du, sentsibilizazioa, ikusaraztea eta salaketaren bitartez eta gizartea eraldatzeko alternatibak proposatzen ditu.

 

 

 

Ildo estrategikoak

1.1.

Bere gizarte- eta elizingurunean aktibok parte hartzea

• Sare eta ingurune pastoralean izan nahi dugun eginkizuna zehaztu/ argitzea, etengabe aldatzen ari den errealitatera egokituz.
• Gauden eremu esanguratsuenetan parte hartzeko estrategia proaktiboa garatu.
• Gizartearen eta elizaren inguruko presentziak bultzatzea entitatearen maila guztietan.

1.2.

Pertsonek entitatean parte hartuko dutela bermatzea

• Proiektuak diseinatu eta garatzeko eredu bat zehaztea, inplikatutako pertsona guztien parte-hartzea barne hartuko duena (lagunduak, boluntarioak, kontratatuak, aliantzak…).
• Parte hartzeko prozesuak bultzatzea (lagunduak, boluntarioak, kontratatuak) eta sistematizatzea, ikaskuntza eta praktika onak sortzeko.

1.3.

Parte-hartzea eta konpromiso eraldatzailea sustatzea

• Ikuspegi komunitarioaren garapena bultzatzea.
• Komunikazio- eta sentsibilizazio- lerro bat garatzea, parte-hartzea eta konpromiso eraldatzailea sustatzeko.
• Konpromiso eraldatzaileko esperientzia berriak sustatzea.
• Komunitate abegikorren esperientzia pilotuak abian jartzea, parte hartzeko eta konpromiso eraldatzaileko proposamen gisa.

 

2.1.

Aurkitzen duen errealitatea, gizartea eraldatzeko egiten eta proposatzen duena sistematikoki ezagutaraztea

• Ezagutza-mailan dugun eragina hobetzeko komunikazio-proposamen formula berritzaileak lankidetzan sortzea.
• Eragin sozial eta politikoaren sistematika garatzea.

2.2.

Identitatea sendotzea, Caritas Bizkaia denaren bidez ezagutu eta identifikatua izateko

• Erakunde osoan identitate partekatuaren garapenean aurrera egitea.

3.1.

Ekologia Integralaren proposamena gizarteeredu gisa bultzatzea

• Ekologia Integralaren proposamena erakundean ezagutzea.
• Proposamena gure dinamikan integratzea.
• Proposamena eta harekin dugun konpromisoa (kristau-komunitatea eta gizartea) zabaltzea.

 

 

3.2.

Zaintzaren kultura indartzea Caritas Bizkaian

• Caritas Bizkaiaren zaintza estrategia bat sortzea lankidetza bidez, agenteei begira (boluntarioak, kontratatutako pertsonak).
• Esperientzia zehatzak eta tokikoak garatzea (auzoa, zentroak…), zaintzan oinarrituta, komunitatearen erantzukizun gisa.
• Espiritualtasunari laguntzeko esperientziak garatzea (lagunak, boluntarioak, kontratatutako pertsonak).
• Zaintzaren kultura esku-hartzean txertatzea.

4.1.

Ikuspegi eta metodologia propioak modu praktikoan garatzea

• Laguntza Integraleko Ereduaren garapen integratua baliozkotzea (ereduari lotutako ikuspegiak barne hartuta), esperientzia zehatz eta ebaluagarrien bidez.
• Gure esku-hartzearen esparrua (ereduak) politika sozialekin lotzea.
• Boluntarioenganako Laguntza Eredua eguneratu Caritas Bizkaiaren parte hartzeko eta konpromisoa hartzeko eredu.

 

 

4.2.

Etengabeko hobekuntzara eta berrikuntzara bideratutako ezagutzaren sorrera, kudeaketa eta barne-transferentzia
indartzea

• Gaitasun profesionalen (boluntarioen eta kontratatutako pertsonen) garapena sustatzea.
• Ezagutza kolektiboa eraiki eta garatzea.
• Ezagutzan oinarritutako berrikuntza sortzea.