Noticia03/11/2020

‘Soraya Printzesaren kezkak’ aurkezpena

Caritas Bizkaiak ‘Soraya printzesaren kezkak’ ipuina aurkeztu du gaur. Ahotsak balioetan hezteko, bere ipuin bildumaren lehen alean.

Ekitaldia gaur goizeko 11: 00etan izan da Bizkaia Aretoan, eta bertan izan dira Carlos Bargos Caritas Bizkaiko zuzendaria, Seve Calleja ipuinaren egilea eta haren ilustratzailea, Kike Infame eta Ignacio Rodriguez Puertas Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetza eta Aniztasunerako zuzendari nagusia.

“Soraya neskato ameslaria da. Bere nagusiek   erregeen eta printzesen ipuinak kontatzen dizkiote eta bera ipuin horietako pertsonai bezalakoa izan nahi du.  Horretarako etxean irakurtzen dizkioten ipuinetatik bere eskola-eremura salto egiten du, printzesa boteretsua sentituz eta bere lagun-taldea gonbidatuz karramarro kaltegarri moduan  hozka egiten eta zikintzen duten zurrumurru guztiak ehizatzera». Seve Callejak  ipuinaren egileak, horrela azaltzen du ipuinaren argumentua. Seve Calleja Caritas Bizkaiko boluntarioa da eta gure erakundearekin daukan  konpromesutik  ipuinaren  eskubideak doan utzi dizkigu.

‘Soraya printzesaren kezkak “Argi Ibili”estrategiaren ekimena da. Estrategia hori Caritas Bizkaian 2012. urtean sortu zen  etorkinen inguruko estereotipoak eta aurreiritziak desegiteko. Bultzada horretan ZAS, Zurumurruen aurkako sareak parte hartzen du. ZAS, gizarte-erakundeek eta administrazio publikoek koordinatuta lan egiten duten  estatuko lehen sarea da, eta bere helburuda: gizarte-sentsibilizazioko estrategia bat garatzea diskriminazioa eta xenofobia prebenitzeko, bizikidetza hobetzeko eta kultura-aniztasunaren potentziala aprobetxatzeko.

«Ipuin honetako gauzarik garrantzitsuena ez da gaurko aurkezpena, baizik eta ikastetxez ikastetxe , Caritasen haurtzaroko proiektuetatik , sare soziaetatik eta familietatik hasten den bidaia . Proiektu honetako gauzarik garrantzitsuena ipuin hau irakurtzen duen, bere mezua barneratzen duen eta beste mundu bat posible dela irmoki sinesten duen haur bakoitzarengan aurkituko da», adierazi zuen Carlos Bargosek Caritas Bizkaiako zuzendariak aurkezpenean

Bestalde, Ignacio Rodriguez Puertasek, Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetza eta Aniztasunerako zuzendari nagusiak, adierazi du bere taldeak apustu irmoa egiten duela bizikidetza demokratiko osasuntsua eragozten duten eta desberdinarekiko gorrotoa sustatzen duten zurrumurruak desagerrarazteko borrokatzen duten horrelako ekimenak babesten jarraitzeko. ‘Soraya printzesaren kezkak ‘Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker lortu da. Izan ere, urte hauetan Caritas Bizkaiak eta zas zurruen aurkako Sareak arlo horretan egindako lana aitortu du.
Ekitaldian Erica Liquete, Sorgina Pirulina ipuin kontalaria eta Kike Infame izan dira.

‘Las inquietudes de la princesa Soraya ‘Caritas Bizkaiaren Haurtzaroko proiektuen artean banatuko da, baita Bihotzondoz Eraturik programaren barruan lan egiten duten ikastetxeen sarean ere. Programa hori adingabeen eta haien familien balioetan sentsibilizatzeko eta hezteko tresna da. Bertsio digitala doan deskargatu ahal izango da esteka honetan.