Noticia28/09/2022

Nazioarteko boluntarioen proiektuari berriro ekiten

Irati Amezaga Alonsok berriro ekin dio Caritaseko nazioarteko boluntarioen proiektuari, Bilboko Elizbarrutiko Misioekin lankidetzan, eta pandemiak eten egin zuena. Irailaren 26tik 2023ko urtarrilera arte, Caritas Yurimaguasekin lankidetzan arituko da Parrokietako Caritasen gazteria dinamizatzen, neskei eta gazteei hezkuntza-laguntza ematen eta Bikariatoan egiten diren hainbat jarduera babesten.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Irati bere konpromiso eta eskuzabaltasunagatik, esperientzia ona opa diogu eta, bere lekukotasunarekin itzultzean, beste komunitate batzuekiko adiskidetasuna indartzera animatuko gaitu.