Noticia26/09/2022

Kontzertu solidarioa, Caritas konfederazioaren 75. urteurrena ospatzeko

Caritas garen familia handi honetatik, boluntario, parte-hartzaile, langile, bazkide, emaile eta laguntzaile guztiekin eta gizarte osoarekin partekatu nahi ditugu Caritasen konfederazio gisa egindako 75 urte hauek. Elizbarrutiko 70 Caritas gara. 1947an, Eliza Katolikoaren karitate- eta gizarte-ekintzako erakundeen konfederazio gisa elkartzea erabaki genuen, pobreziaren aurkako borrokan aurrera egiteko eta pertsonen garapen osoa sustatzeko, bereziki gure mugen barruan eta kanpoan dauden pobreenena eta baztertuena.

Sarean lan egin dugun 75 urte hauetan, milaka pertsonak eman digute beren bizitzaren berri, eta haiekin aukera berriak, ilusio berriak eta errealitate berriak sortu ditugu.

Ikasturte berri honen kultur agendaren barruan, Caritas Bizkaiak datorren urriaren 1ean, 20:00etan, Karmengo parrokian, kontzertu solidarioa bat antolatu du edadetuen nazioarteko eguna eta Caritas konfederazioaren 75. urteurrena ospatzeko. Eskerrak eman nahi dizkiegu egun horretan parte hartuko duten lau koralei (Indautxuko Lagunen Abesbatsa, Inmakuladako Abeslariak, Orfeón de Sestao y ARS Viva Abesbatza) eta, nola ez, baita Karmengo parrokiari eta ekitaldi hau egiteko aukera ematen duten guztiei ere.

Edadetuen Nazioarteko Egunean, Caritas Bizkaiatik, hauek gizartean, familietan, komunitateetan, auzoetan eta herrietan duten balioa aitortu eta aldarrikatzen dugu. Edadetuak harrera- eta zainketa-gizarteen giltzarri dira, eta horiek babesten, errespetatzen eta barneratzen dituzte.