Noticia08/04/2024

Elizbarrutiko erakundeek atzerritarrak erregularizatzeko Legegintzako Herri Ekimena aintzat hartzeko eskatu diote Legebiltzarrari

Erlijiosoen Espainiako Konferentziak (CONFER), Caritas konfederazioak, Gotzainen Batzarreko Migrazio Sailak eta Garapen Solidariorako Erakundeen Sareak (REDES) Legebiltzarreko talde politikoei eskatzen diete kontuan har dezatela atzerritarren ezohiko erregularizazioari buruzko Herri Ekimen Legegilea.

Administrazioaren irregulartasunak migratzaileen bizitzan izango dituen ondorioak ondo ezagutzen dituzten eliza-erakunde hauek 2021az geroztik dihardue gure herrialdean egoera irregularrean bizi diren pertsonen ezohiko erregularizazioaren alde. Prozesu horrek gizarte zibil antolatuaren zeharkako eta askotariko babesa izan du, baita 700.000 herritar baino gehiagorena ere. Herritar horien sinadurei esker, Diputatuen Kongresuari Legegintzako Herri Ekimen gisa aurkeztu ahal izan diote.

HEL hau une erabakigarrian dago: bihar, apirilak 9, alderdi politikoek erabaki behar dute aintzat hartu ala ez, herritarren aldarrikapen horri buruzko elkarrizketa-aldi lasai bat irekiz, edo, aitzitik, baztertu eta tramitazioa amaitzen dute horren inguruan sakon eztabaidatu baino lehen.

Bai legegintza-ekimenak jorratzen duen gaiagatik, pertsona askoren bizitzan izan dezakeen eragin positiboagatik, bai beren sinaduren bidez ehunka mila herritarren babesak eskaintzen duen legitimazio demokratikoagatik, ulertezina litzateke ekimen hau gure herri-subiranotasunaren egoitzan ez eztabaidatzea.

Hori guztia dela eta, eliz erakunde horiek dei egiten diete Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei elkarrekin elkarrizketa eraikitzaile bat has dezaten, HEL-a kontuan hartzearen alde bozkatuz.