Noticia20/06/2022

Ekainak 20, Errefuxiatuen Munduko Eguna

2021aren amaieran 90 milioi pertsona inguru desplazatu ziren, batez ere Afganistanen, Burkina Fason, Birmanian, Etiopian, Nigerian eta Kongoko Errepublika Demokratikoan izandako indarkeriaren ondorioz. Gaur egun, desplazatutako pertsonen kopurua 100 milioitik gorakoa da mundu osoan, bereziki Ukrainako gerrak bultzatuta, zazpi milioitik gorako exodoa eragin baitu.

GRANDI-k, Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioak, joera hori iraultzeko erantzun bakarra bakea eta egonkortasuna direla adierazi du, errugabeek etxearen arriskuaren edo prekarietatearen, ihesaren eta erbestearen artean aukeratu ez dezaten.

Aurtengo leloa “Edonor. Edonon. Denean. Pertsona orok du babesa bilatzeko eskubidea” da.  Eta Caritas Bizkaian bat egiten dugu beren herrialdeak uztera behartuta daudenen harrera-lurra izateko asmo sendoarekin.