Berriak15/06/2024

Zahartzaroaren aurkako Abusu eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna

2011. urteaz geroztik, Nazio Batuek ekainaren 15a «Zahartzaroaren aurkako Abusu eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna» zela adierazi zuten, edadetuen aurkako indarkeria, abusua, diskriminazioa eta tratu txarrak gizarte-arazo bat direla aitortzeko, eta arazo hori larriagotu egiten dela pertsona baten balioa eta duintasuna haren produkzio-ahalmenari lotuta dauden gizarteetan.

 

Nazio Batuek hitzez hitz diotenez, “edaetuen aurkako tratu txarren garrantzia ezezaguna bada ere, gizartean eta moralean duen garrantzia eztabaidaezina da”.

Gurea bezalako gizarte batean, non egunero “baztertzeko kultura” guztia egiteko arriskua dugun, eaddetuei tratu ona ematearen garrantzia agerian utzi nahi dugu.

Pertsonaren duintasuna aitortu eta errespetatuko duen tratuaren garrantzia adierazi nahi dugu.

Edadetu bakoitza gure historiaren pieza berezi bat da. Horiek gabe, ez genituzke ezagutuko gure kultura, tradizioak, gizarte gisa ditugun baliabideak… Gure zimenduen lekukotasun bizia gara.

Edadetu bakoitza funtsezko pieza da gure orainaldian. Bizi-jakituria, konpromiso sozialerako gaitasuna, prestutasuna, ezagutza teknikoak, praktikoak, trebetasun pertsonalak… ezinbestekoak dira bizi garen munduak funtzionatzen jarrai dezan.

Orain pertsona edadetuak funtsezko piezak gara gizarte-kohesioan, komunitateko kide izatearen bizipenean eta berritasunera irekitzean. Adituak gara bizitzak aurrera egiten uzten, sustraia galdu gabe. Gure gizarteak gutako bakoitzaren jakinduria, lan ona eta askotariko bizi-esperientziak behar ditu.

Edadetu bakoitza funtsezko pieza da gure etorkizunean. Ezin dugu pentsatu nola eraiki haiek gabe izan nahi dugun gizarte inklusiboa.

Bizkaian, biztanleen % 24 65 urtetik gorakoak dira. Eta edadetu horietako bakoitza gure iraganaren, orainaren eta etorkizunaren ezinbesteko pieza gara. Begirada pertsonala aldatu behar da, bai, baina begirada globala ere aldatu behar da, elkarteen, erakundeen, administrazioaren, gizartearen… arteko sare-lanean oinarrituta, edadetuak erdigunean jar ditzan.

Gehien baloratzen dena gehiago zaintzen da, horregatik da hain garrantzitsua edadetuen ekarpena aitortzea.