Caritasek 300.000 euro mobilizatu ditu Venezuelako lurrikaren biktimak artatzeko.
Venezuela astindu zuten bi lurrikarek eragindako hondamendiaren tamaina ikusita, Caritas Bizkaiak larrialdi kanpaina bat abiatu du Venezuelako Caritasek egindako laguntza-eskaerari erantzuteko.
Kontuan hartu behar da, Estatuan eta Venezuelan Caritasek ia 30 urtez garatzen duen lankidetzaren baitan, Caritasen Konfederazioak amaitu berri zuela La Guairan (lurrikarek gehien kaltetutako eremuetako batean) hondamendi naturalen prebentzio eta murrizketarako proiektuan 40 liderren prestakuntza.
Venezuelako Caritasen sareak elizbarruti eta parroki mailako egitura sendoa du, hondamendi naturalen ondoriozko larrialdietan lan egiteko prestakuntza handiarekin. Kaltetutako eremuetako elizbarrutietako Caritasek une honetan lehen ebaluazio bat egiten ari dira, biktimen zenbaketa eta kalte materialak aztertzen, eta lehen premiei erantzuna koordinatzen ari dira, bilketa-zentro nazional eta elizbarrutietakoen irekieraren bidez.
Caritasen nazioarteko sarea dagoeneko lanean ari da Venezuelako Caritasek egiten dituen eskaerei erantzun koordinatua emateko. Une hauek dira Jainkoaren maitasunak aurrerapausoa ematen duenak, eta hondamendi honek jotakoen bila irteten denak. Gure erantzunak besarkadaren, etxearen eta etorkizun gizatiarrago baten itxaropena bizirik mantentzen duen segurtasunaren adierazpena izan nahi du.
Caritasen Konfederazioak 300.000 euro askatu ditu bere Larrialdi Programatik, eta Venezuelako Caritasen esku jarri ditu kaltetutako biztanleei lehen laguntza premiazkoa eman ahal izateko, datozen egunetan gure konfederazioak herritarren, bazkideen eta emaileen artean (publikoak zein pribatuak) mobilizatu ahal izango duen elkartasuna baieztatu bitartean.
zure dohaintza gure banku‑kontuetan edo Bizum bidez egin dezakezu
FIARE Banca Ética ES52 1550 0001 20 0002699726
BBK-Kutxabank ES17 2095 4408 51 3830633699
Laboral Kutxa ES59 3035 0134 45 1341043873
La Caixa ES97 2100 8686 80 0200004806
BBVA ES92 0182 1290 34 0201518634
Bizum 11495





