Caritas Bizkaiak “Sin ti no soy nada/Zurekin batera bai” kanpaina jarri du abian eta Bilboko XXI. Opil Solidarioa aurkeztu du, egoera ahulean dauden familientzako dirua biltzeko
-
2024ko datuen behin-behineko itxierak erakusten du Caritas Bizkaiak 11.000 pertsona artatu dituela, eta horietatik 1.890 adingabeak direla. Lana 1.700 boluntarioren laguntzarekin eta “pertsona askoren” laguntza ekonomikoarekin egin da.
-
Erakundeak ohartarazi duenez, “bi abiadurako gizartea da” Bizkaian, eta egoera txarrenean dauden taldeak aukeren ertzean geratzen dira, “gizarte-ereduak berak sortzen dituen desberdintasun-oztopoak direla eta”.
Bilbo, 2024ko abenduaren 20a.- Caritas Bizkaiak ostiral honetan aurkeztu ditu urtarrilaren 5ean, Plaza Barrian egingo den Bilboko Opil Solidarioaren XXI. edizioaren xehetasunak, eta “Sin ti no soy nada/Zurekin batera bai” kanpaina abiaraziko duela iragarri du, herritarren elkartasuna indartzeko, kontzientziatzeko eta egun horietan dirua biltzeko, Caritas Bizkaiak laguntzen dituen pertsonei eta familiei arreta ematen jarraitu ahal izateko. “Gaur egungo Bizkaia bi abiadurako gizartea da, non talde behartsuenak aukeren gizartearen bazterretan geratzen diren, gizarte-ereduak berak sortzen dituen desberdintasun-oztopoen ondorioz”, ohartarazi dute.
Kanpaina hau jaiotza parte-hartzaile baten muntaketarekin aurkeztu da, Caritas Bizkaiko partehartzaile, boluntario eta profesionalek birsortutakoa, urte honetan Bizkaian pertsona asko bizi izan dirrn errealitatea eta zaurgarritasun-egoera erakusten duten datuak eskeiniz, batez be bazterketa-arriskuan dauden familietako haurrak.
“Urtero, urtarrilaren 5eko gauean, Errege Magoak teilatupean lo egiteko zortea dutenen etxeetan sartzen dira, eta euren bihotzak alaitzen dituzten opariak uzten dituzte, jaio zen aska xumeraino gurtzera joan ziren Jesus Haurraren etorrera gogoraraziz; baina gau hori, pertsona askorentzat magikoa, aterpe duinik gabeko gaua izaten jarraituko du Bizkaiko pertsona askorentzat”, ohartarazi dute, eta Caritas Bizkaiak aurten etxerik gabeko 1.400 pertsona baino gehiago artatu dituela eta “pobrezia larrian dauden Bizkaiko” familiek diru-sarreren % 70 baino gehiago alokairura bideratzen dutela, eta horrek “eragina duela familia horiek oinarrizko beharrei erantzuteko dituzten aukeretan”.
“Pobreziaren eta bazterketaren aurpegiak” honako hauek dira: “migratzaileak, emakumeak buru dituzten guraso bakarreko familiak, seme-alabak zaintzapean dituzten familiak eta gazteak”. Kolektibo horiek, egunez egun, honako egoera hauei egin behar diete aurre: “langabeziari eta lan-prekarietateari, oinarrizko ondasunen prezioen igoerari, erroldatzeko zailtasunei eta, batez ere, etxebizitza duina eta egonkorra eskuratzeko aukerari”. “Egoera horiekin batera, bakardadea, loturen ahultasuna, gizarte-arbuioa eta migratzaileak erregularizatzeko zailtasunak areagotu egiten dira egunero”, azpimarratu dute.
1.700 boluntario baino gehiagok eta profesional-taldeak 11.000 pertsona artatu dituzte guztira 2024an; horietatik 4.400 gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden familietakoak dira, eta 1.890 adingabeak. Lan horrekin jarraitu ahal izateko, hain zuzen ere, “Sin ti no soy nada/Zurekin batera bai” kanpaina abiarazi da, bai Errege egunean, bai “hurrengo 364 egunetan”, Caritas Bizkaiak eta bere giza taldeak “arreta, laguntza eta hainbat zerbitzu” eskaintzen jarraitu ahal izateko, “harrera integrala eta oinarrizko beharrizanak babestuz”.
Zerbitzu horien artean daude, besteak beste, harrera integrala, oinarrizko premiei laguntzea, sustapen soziala eta pertsonala, laneratzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza, baztertuta geratzeko arriskuan dauden gazteak helduarora emantzipatzea, etxerik gabeko pertsonentzako eta edaetuetzako programa bereziak, baita nazioarteko babesa eskatzen eta behar dutenentzako programa bereziak ere, laguntza juridikoa edo psikologikoa, etxebizitzarekin lotutako zerbitzuak, laguntza ekonomikoak, familiekiko prestakuntza eta lana edo haurrentzako gizarte- eta eskola-laguntza ahalbidetuz.
Kanpainak erakundeari laguntza ematea sustatzen du, baita elkartzeko edo unean uneko dohaintzak egiteko aukera ere. Zentzu horretan, Unzuetak gogorarazi duenez, “dohaintzak egiteak saria du, eta Caritasi egiten zaizkion ekarpenen % 45ek datorren urteko errenta-aitorpenean % 45 berreskuratzea dakar”.
Urtarrilaren 5ean Opil solidarioa, 10:00etatik 14:30etara, 2 euroko dohain sinboliko baten truke
Gainera, Caritas Bizkaiak lan berezia egiten du haurrekin eta familiekin, eta kolektibo honetara zuzenduko da ostiral honetan iragarri den Opil Solidarioaren edizio berrian bildutako dirua. “Pobreziaren belaunaldien arteko transmisioaren aurka borrokatu nahi dugu, Bizkaiko adingabeei aukerak eta baliabideak ematen ahaleginduz”, nabarmendu du Caritas Bizkaiako zuzendari Elena Unzuetak, eta datorren urtarrilaren 5ean, Bilboko Plaza Barrian, egingo den kanpainagaz bat egitera gonbidatu du, eta ekitaldiaren XXI. edizioan.
10:00etatik 14:30era bitartean, opil solidarioaren errazioa erosi ahal izango da, txokolatezko edalontzi batekin batera, 2 euroko dohain sinboliko baten truke. Unzuetak parte hartzeko deia egin du, eta “bideoak grabatuz edo #caritaszurekinbatera traolarekin etiketa dezaketen selfieak eginez” kanpainarekin bat egiteko deia egin du.
Zazpi Kaleak Zazpikaleetako Merkataritza, Ostalaritza eta Enpresen Elkartearekin elkarlanean antolatzen den ekimen solidarioaren edizio berri batean izango da. Aurten, Euskofriz arduratuko da opila prestatzeaz, eta “Lapiko Catering eta Logifenixekin koordinatuta, elaborazio-kostuaren ehuneko handi bat bere gain hartu du modu solidarioan”, adierazi du Unzuetak. Banaketak GASCA Catering-en laguntza ere izango du, eta txokolatearen osagaiak Kaikuk (esnea) eta Baquek (kakaoa) eman dituzte. Ekitaldiak Laboral Kutxaren babesa ere badu, baita “ekitaldia antolatzeaz arduratuko diren Caritas Bizkaiako dozenaka boluntarioren” laguntza ere. Goizean zehar, Plaza Barrian, gainera, animazio ekintzak antolatuko dira.
Hurbildu ezin denak, gainera, Caritas Bizkaiaren Bizumaren bitartez (33514) dohaintza bat eginez lagundu ahal izango du.
Opil solidarioaren harira bildutako dirua Caritas Bizkaiaren haurtzaroko programetara bideratuko da. Mónica Martín Haurren eta Familia Harremanen Arloko arduradunak programa horien zerbitzuei buruzko xehetasunak eman ditu, eta 2024. urtean 18 urtetik beherako 1.890 adingabe (horietatik % 49 neskak) artatu direla jakinarazi du. “Familiei laguntzen eta haurrei eta gazteei arreta ematen inbertitu behar da, gaur egun dituzten premiei erantzuteko eta prestakuntza eta garapen pertsonal eta sozialerako aukerak emateko; horrela bakarrik prebenitu ahal izango ditugu pobrezia eta gizarte-bazterkeria etorkizunean”, azpimarratu du Martinek.