Noticia28/02/2022

Bikaritza erretiroa Portugaleten

Otsailaren 26an, I. Bikaritzaren erretiroa egin zen Portugaleteko San Inazio parrokian. Bertan, elkarrekin amets egitearen garrantziaz sakondu zen.

Fratelli Tuttin Frantzisko Aita Santuaren gonbidapen bat “inork ezin du bizitza isolatuta borrokatu, komunitate bat behar dugu”. Zenbait aditzen bidez itxaropen ezetik itxaropenera igarotzeko erretiro horretan aurkitu zen komunitatea: etsi, etxeratu, adiskidetu, itsatsi eta sorpresaren magian zaindu.

Errealitateak markatutako itxaropena, identitatearekin, txikitatik, hurbiletik, loturaren bidez, parte sentitzeko ziurtasunak markatutakoa. Zaindu, ureztatu, mimatu egin behar den itxaropena, guztion artean amestua izateko, komunitatearen eta opariaren gonbidapena izateko.

Mavi Laiseca eta Mar Ortiz izan genituen bide-laguntzaile eta bikaritzako pastoral barrutietako 45 lagun bertaratu ziren. Caritaseko pastoral barrutietako arduradunek ere hasierako otoitzean parte hartu zuten bikaritza kontseilukidearekin batera.