Economía solidaria

Lan prospekzioa

Zertan datza proiektuak?

Garatzen ditugun ekintzak: lan-merkatuaren azterketa, enplegu-aukeren prospekzioa eta lan-eskaintzen kaptazioa, eta laneko praktikak egiteko aukerak.

-Eragile publiko eta pribatu lotesleak identifikatzen ditugu jarduera bakoitzean (industria, ostalaritza, zerbitzu soziosanitarioak, merkataritza eta abar), arreta jasotzen duten pertsonen profilen arabera.

-Enpresekin harremanetan jartzen gara, hainbat bidetatik: Caritas Bizkaiaren boluntarioen harreman-sarea, mailing prozesua edo telefonoa, elkarrizketak/bilerak hitzartzeko asmoz. Bilera horietan, lankidetza-bide posibleak aztertzen ditugu, bereziki, kontratazioak egiteko aukerak. Enpresarekiko harremana bideratzen dugu, eta enplegu aukerak edota profil profesional berriak identifikatzen saiatzen gara.

Pertsonei eta enpresei bide-laguntza ematen diegu kontratazioaren ostean ere, lanpostuan sor daitezkeen zailtasunak arintzeko asmoz.

Nori dago zuzendua? 

Caritas Bizkaiaren Enplegu eta Ekonomia Solidarioaren Arloko proiektuetan artatzen ditugun pertsonak, beren prestakuntza osatzeko edota laneratzen laguntzeko asmoz.

Enpresei, gizarte-babesgabetasun egoeran dauden pertsonak kontratatuz edo praktikak egiteko aukera emanez beren gizarte erantzukizuna garatzen laguntzen dugun heinean.

Zein da proiektuaren helburua? 

Enplegu eta Ekonomia Solidarioaren Arloaren estrategiaren partaide izatea, hau da: artatutako pertsonentzako laneratze aukerak sustatzea (kontratazioak), eskaeraren aktibaziorako bidea eginez eta ekintza positiborako elementuak gehituz.

Inguruko baliabideak dinamizatu nahi ditugu (egungo eremu sozioekonomikoan aritzen diren eragile publiko eta pribatuak), pertsonekin garatzen diren prozesuak babesteko:

  • Gure prestakuntza-eskaintzaren ikasleei praktika ez laboralak eskaintzea.
  • Gure Laneratze Agentziarako eskaintzak identifikatu eta kaptatzea.
  • Enpresei pertsona – hautagaitza zehatzak eskaintzea (prospekzio pertsonalizatua).

Gure kolektiboaren kontratazioaren inguruan enpresak sentsibilizatzea, bereziki, emakumeen kontratazioa sustatzeko

Nork finantzatzen du?

Euskadiko Programa Eragilearen baterako finantzaketa dugu – Sendotu Aldiberean proiektua.