Sin ti no soy nada. Zurekin batera, bai
Caritas Bizkaian, 1.700 boluntario baino gehiagoren eta profesional-talde handi baten laguntzarekin, 12.000 pertsona baino gehiago artatzen ditugu urtero. Horietatik 5.000 inguru gizarte-bazterkeriako eta pobreziako arriskuan dauden seme-alabak dituzten familietakoak dira; 2.800 inguru adingabeak eta gazteak dira, eta 800 inguru edadetuak. Lurralde osoko 230 proiekturen bidez, harrera eta laguntza integrala, sustapen sozial eta pertsonalerako laguntza, bakardadeari laguntza, oinarrizko premiei erantzutea, arreta juridikoa eta psikologikoa eta enplegurako laguntza eskaintzen ditugu. Gure ekintza giza duintasunaren eta giza eskubideen errespetuan eta sustapenean, gizartearen partaidetza eta konpromiso soziala sustatzean eta gizartea eraldatzeko eragile gisa dugun itxaropenean oinarritzen da.
Funtsezko lan horrekin jarraitu ahal izateko, “Sin ti no soy nada. Zurekin batera Bai!” lelopean kanpaina berri bat abiaratzen dugu, urte osoan zehar laguntza eta zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko helburuarekin. Kanpaina honen helburua da gehien behar dutenei arreta, laguntza eta funtsezko hainbat zerbitzu ematen jarraitzea. Izan ere, errealitatea da ZUREKIN, ZURE LAGUNTZAREKIN, jarrai dezakegula zerbitzu horiek ematen.
Zu gabe, zure boluntariotzarik gabe, zure dohaintzarik gabe, zure babesik gabe, ez gara ezer. Zu gabe ezinezkoa litzateke hainbeste pertsona artatzea. Horregatik, gaur inoiz baino gehiago, Caritas Bizkaiarekin bat egitera gonbidatzen zaitugu.
Bizkaiko hainbat aurpegi ezagunek, hala nola Iñaki Williams, Gorka Guruzeta eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek, Marino Lejarreta txirrindulari ohiak, Jose Angel Iribar eta Rafa Alkorta futbolari ohiek, Mikel Urrutikoetxea pilotariak, Haizea Arco errugbi jokalariak, mundu artistikoko Rakel Rodríguez profesionalak eta Adela González eta Almudena Cacho kazetaritzako profesionalek, besteak beste, kanpainari babesa eman diote, zu ahalegin kolektibo honetan parte hartzera animatuz.
Hainbat eratan lagundu dezakezu:
- Caritasekin bat eginez
- Bizum-en bitartez (33514) dohaintza ekonomiko puntualak eginez
- Boluntario gisa zure denborarekin lagunduz.
Dohaintzak egiteak saria duela gogorarazi, Caritas Bizkaiari egindako ekarpenen % 45 datorren urteko errenta-aitorpenean berreskura daitekeelako.
Zure konpromisoak gure lanarekin aurrera egitea ahalbidetzen du.
“Sin ti no soy nada. Zurekin batera Bai!” Bat egin kanpainarekin eta lagun iezaguzu mundu zuzenago bat eraikitzen, giza duintasuna beti nagusi izango dena!