Acción social

Psikologia Psikosozialeko Zerbitzua

Zertan datza proiektua?

Zerbitzu psikologikoak, esku-hartze psikosozialaren barnean, laguntza ematen du Etxerik Gabeko pertsonen esparruko eguneko zentroetan, Apostolikoetan eta Etxepelen. Eta Gazteria eremuko Gandarias Etxeko zentroan, bizitegi erako baliabidean eta emantzipatutako gazteentzako eguneko zentroan.   

Ekintza proiektu bakoitzeko eguneko zentroetan burutzen da. Psikologoek, zentroko lantaldearekin batera, premiak hauteman eta esku-hartzeak proposatzen dituzte. Arlo psikosozialeko proiektuetan garatzen diren jarduerak taldeka zein banaka burutzen dira.

Taldekako jardueretan hainbat alderdi lantzen dira, besteak beste, autoestimua, trebetasun sozialak, frustrazioaren kudeaketa, osasun mentaleko tailerrak, psiko heziketa…

Bakarka akonpainamendu psikosozialak egiten dira eta osasun psikosozialeko beste eragile batzuekin koordinazioa mantentzen da, esate baterako, psikiatrekin edota beste psikologo batzuekin

Nori dago zuzendua proiektua? 

Esku-hartzearen onuradun nagusiak baliabide horietan parte hartzen duten pertsonak dira. Haiekin OAE (Osoko Arreta Eredua) lantzen da. Hots, osoko diagnosi baten (bio-psiko-soziala) ostean pertsona bakoitzari beren hobekuntza pertsonalerako beharrezkoak diren laguntzak ematen zaizkio.

Dimentsio psikologikoa taldeka zein bakarka lantzen da.

Taldekako jarduerak orokorrak izan ohi dira. Eguneko Zentroan parte hartzen duten pertsona guztiak bertara daitezke.

Bakarkako arreta hala eskatzen dutenentzat edo, hala hauteman delako, zehatzagoa edo intentsiboagoa den laguntza psikologikoa behar duten haientzat bideratzen da.

 

Zein da proiektuaren xedea? 

Eguneko zentroetan psikologoaren presentziak normaltasuna eta balioa ematen dio esku-hartze barneko dimentsio psikologikoari. Proiektuetan esku-hartze psikosozialak lagundu egiten du parte hartzen dutenen osasun mentalari begira eta laneko diziplina anitzeko taldeen barnean dimentsio hori gaineratzen da.  

Pertsonaren dimentsio psikologikoaz hitz egitea ongizate emozionalaz, norberaren zaintzaz, norberaren ezagutzaz edota ingurunearekin modu asebetegarri eta harmoniatsuan komunikatzen ikasteaz hitz egitea da.

Osasun mental kronifikatuagoa duten pertsonen hobekuntzari dagokionez, adikzioak, berrizkaturen kontrola, gaixotasunaren kontzientzia, osasun mentalerako sendagaien erabilera edota psiko heziketa lantzen dira.

 

Non burutzen da? 

Esku-hartzea Etxerik Gabeko pertsonen esparruko eguneko zentroetan garatzen da. Durangoko Etxepel zentroa; Indautxuko (Bilbo) Giltza Zentro Apostolikoa.

Eta Gazteen esparruko gazteentzako Gandarias Etxea eguneko zentroan, Bilbon.

 

Nork finantzatzen du?

Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako zerbitzua da.