Acción social

Harrera Integrala

Zein da egitekoa?

Harrera gune baten helburu nagusia pertsona horiek babesgabetasun edo bazterkeria egoera gainditzea da; edo, behintzat, egoera horiek hobetzeko prozesuak martxan jartzea.

 
Helburuak

Helburu nagusiak honakoak dira:

-Pertsonek bizimodu duina izateko beharrezko baliabideak eskuratzea (ekonomikoak, etxebizitza); (baliabideen gabezia arintzea, babesa ematea, babes ekonomikoa).

-Oinarrizko gizarte eskubideak gauzatzea (informazioa eta orientazioa eman eskuragarri dauden aukera, baliabide eta zerbitzuen inguruan).

-Gizarteratze-prozesuak hastea.

-Pertsonak erreferentziazko leku bat izatea beren prozesuetan izan ditzaketen zailtasunak konpontzeko (bide-laguntza, animoa, laguntza emozionala…).

Nori dago zuzendua?

Harrera guneetara doazen pertsonak Elizbarrutiaren eremu zehatz batean finkatu diren eta egoera babesgabean (FOESSA adierazleak), bazterkeria egoeran edota arriskuan dauden pertsonak dira, bereziki baliabide ekonomiko faltagatik, babes sozial nahikorik ez izateagatik, eguneroko bizimodua garatzeko trebetasun falta izateagatik, baliabide eta eskubideen inguruko ezagutza faltagatik, eta abar.

Ez da etxerik gabeko pertsona edo aldi baterako dauden pertsonentzako gunea, nahiz eta posible den modu puntualean arreta ematea eta zerbitzu espezializatuetara bideratzea.

Erroldarik gabeko pertsonak badira harrera guneen hartzailea (laguntza-ekonomikoak jasotzeko profilekoak izan zein ez).

Nola jo harrera integraleko guneetara?

Bizkaian dauden harrera guneak

Gure lurralde-ekipoen arreta jaso duen pertsona bat bazara, bide-laguntza jasotzen jarraitu ahal izango duzu, aurretiko hitzordua eskatuta. Zurekin egiten dugun azken elkarrizketan emango dizugu hori.

Caritas Bizkaiarekin lehen aldiz kontaktatzeko, gertuen dituzun parrokietan edo Harrera lokaletan lortuko duzu harremanetarako telefonoa, edota webgunearen bidez, baliabide lokalizatzailearekin.

BILATZAILEA 

Zure erreferentziazko lurraldea zein den eta zein harrera gunetara jo behar duzun ez badakizu, idatzi mezua helbide honetara: caritasbi@caritasbi.orgedo deitu: 94 402 00 99.

 

Bilboko egoitza nagusiko Harrera gunea

Harrera-zerbitzuak aurretiko hitzorduarekin ematen du arreta, aurrez aurre.

Hitzordua eskatzeko, telefonoz dei dezakezu, 94 402 00 99 zenbakira, edo mezua idatzi: caritasbi@caritasbi.org.

Zerbitzu horretan esango dizute zein harreratara jo behar duzun, bizi zaren lurraldearen arabera.

El acceso a la acogida integral viene determinado por el lugar de residencia de la persona y por el horario de atención establecido en cada una de ellas.

Puedes visitar nuestro localizador para consultar cuál es la acogida más cercana a tu domicilio.