Acción social

ESKU ONETAN. Pertsona zaintzaileentzako arnasaldi programa

Zertan datza proiektua?

Zerbitzuak aldi berean pertsona zaintzaileen zein mendeko pertsonaren bizi-kalitatea hobetzeko helburuak lortzea bilatzen du, bitarteko profesionalak eta boluntarioak aktibatuz.

 

Zein da proiektuaren xedea?

Programa honen helburu nagusia bere lanean zenbait orduz atseden har dezan ahalbidetzea da, adineko pertsona bere inguruan mantentzea lehenetsiz. Baina horrez gain, zerbitzuak mendeko pertsonari eta pertsona zaintzaileari arreta pertsonalizatuko plan bat eskaintzen die bere etxean.

Nola garatzen du bere jarduna proiektuak?

«Esku Onetan« proiektuak pertsona zaintzaileei arnasaldia emateko bere ekintzak garatzeko boluntarioak eta kontratatutako pertsonak ditu oinarritzat. Boluntarioen bidez pertsona zaintzaileak beren lanaren jardunean entzunak, ulertuak eta lagunduak senti daitezen bilatzen da. Boluntarioek ematen duten laguntza bi motakoa izan daiteke: pertsona boluntarioak entzuten ematen du bere denbora, egoeratik eratorrita senideak dituen sentimendu, kezka eta arazoak partekatzen.

Bestalde, pertsona boluntarioak konpromiso egonkor bat eskaintzen du, bere ekintzaren doakotasuna eta bere presentziaren maiztasuna eta erregulartasuna ezaugarri dituena (astero, egun berean eta ordutegi berean). Horrek pertsona boluntarioaren, zaintzailearen eta mendeko egoeran den pertsona beraren artean konfiantzazko harreman bat sortzea ahalbidetzen du.

Pertsona boluntarioek prestakuntza, babesa eta laguntza teknikoa jasotzen dute zona bakoitzean lan egiten duen Bizkaiko Caritasen Adineko Pertsonen eta Zaharren sailaren bidez. Kasu honetan, kontratatutako langile profesionalak uneko arnasaldiak eskaintzeko dira eta mendeko egoeran den pertsonaren egoerak arreta espezializatua eskatzen duenerako.

 

Nori esker garatzen da proiektua?

Caritas Bizkaiaren taldeari esker, Bizkaiko Foru Aldundia eta BBKaren laguntzarekin.