Acción social

ESKU ONETAN. Pertsona zaintzaileentzako arnasaldi programa

Mendeko senitarteko bat zaintzea esperientzia egokia izan daiteke, baina baita pertsona batek bizi dezakeen esperientzia zailenetako eta bakartienetako bat ere

Zertan datza proiektua?

Esku Onetan programak atseden hartzeko denbora eskaintzen die mendeko senitarteko baten zaintzaileei, bizitza arruntean espazio pertsonal batez gozatzeko aukera izan dezaten. Gainera, ondo egoten eta zaintzen lagun dezaketen beste baliabide batzuetarako sarbidea bideratzen eta errazten du. Ekintza hau edadetuen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko modu bat da, zaintzaileak edo mendekoak izan.

LIBURUXKA JAITSI

Zein da proiektuaren helburua?

Familiei etxean bertan laguntza eskaintzea da Esku Onetan programaren helburu nagusia, zaintzaileari aukera emanez denbora bat izan dezan askatasunez aukeratutako jarduera atsegingarriak egiteko eta jarduera horietan zehar alde egin ahal izateko.

Baliabide eskuragarria eta malgua da, zaintzak eragin dezakeen gainkarga-sentimendua arintzea eta/edo eustea eta zaintzen duen pertsonaren ongizate emozionala hobetzea helburu duena.

Nola garatzen du bere jarduna proiektuak?

Esku Onetan-en ekintza bi figura osagarriren esku-hartzearekin gauzatzen da: kontratatutako langileak eta boluntarioak.

Kontratatutako langileak: modu profesionalean egiten dituzte mendekotasuna duen pertsonak zaintzailea ez dagoenean behar dituen higiene-, elikadura- eta zaintza-lanak. Gaur egun, kontratatutako langileak Koopera-Zaintzalan Gizarte Ekimeneko Kooperatibakoak dira.

Boluntariotza: boluntarioak familiarekiko konpromiso egonkorra eta erregularra eskaintzen du, afektuzko eta doakotasunezko harreman batetik, eta horrek lotura berezia errazten du boluntarioaren, zaintzailearen eta mendekotasuna duen pertsonaren beraren artean. Zaintzaileari eta zainduari bide-laguntza ematea, entzutea eta haren sentimenduak eta kezkak partekatzea da haren zeregina. Proiektuan parte hartzen duten boluntarioak Caritaseko Edadetuen eta Zahartzearen Arloko taldeetakoak dira.

Familia bakoitzari eskaintzen zaion atseden-proposamena zerbitzutik egiten den balorazio baten araberakoa da, zaintzailearen eta mendekoaren alderdiak kontuan hartuta. Gainera, zaintzaile guztiek proiektuaren koordinatzailearen jarraipena eta laguntza dute.

Nori zuzenduta dago proiektua?

I. edo III. graduko mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten eta haiekin bizi diren senideei, baldin eta familia-ingurunean zaintzeko prestazio ekonomikoaren onuradun badira.

Kontaktua

688 803 688

eskuonetan@caritasbi.org

Nork ahalbidetzen du proiektua?

Caritas Bizkaiako Edadetuen eta Zahartzearen Arloko lantaldeak, Zaintzalanekin batera, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren laguntzarekin.