Acción social

DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN INGURUAN AHOLKATZEKO TALDEA

Zertan datza proiektua?

Abokatuz osatutako DSBE taldeak aholkularitza administratibo eta juridikoa ematen du Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari eta Bizitzeko Gutxieneko Errentari dagokienez, zaurgarritasun egoeran edo gizarte bazterkeria egoeran diren pertsonek bi eskubideak erabiltzea bermatzeko xedez. 

Era berean, taldetik prestakuntza eskaintzen zaie bi arloei lotutako legerian, Bizkaiko Caritaseko proiektu ezberdinetan artatutako pertsonei zein erakundeko pertsona kontratatu eta boluntarioei

Nori dago zuzendua proiektua? 

Caritas Bizkaiako beste esparru batzuetan artatzen dituzten eta zaurgarritasun egoeran edo bazterkeria izateko arriskuan diren pertsonei.

Caritas Bizkairekin lotutako erakundetatik eratorritako pertsonei eta Bilboko Elizbarrutiko beste erakunde batzuetatik eratorritakoei.

  • Lagun Artean
  • Bultz-Lan
  • Lagungo
  • Elizbarrutiko Misioak
  • Espetxe arloko Pastorala

Bizkaiko Caritasek artatzen ez dituen baita berehalako arreta behar duten eta beste baliabide batzuetara eratorri ezin diren pertsonei.

Zein da proiektuaren xedea? 

Proiektua Caritas Bizkaiko Zerbitzu Juridikoarekin lotuta dago eta Nazioarteko Kooperazio eta Migrazioak sailetik koordinatuta dago. Helburua bi eskubide subjektiboetan (DSBE eta BGE) pertsonak aholkatu eta eskubideei dagokienez Caritas Bizkaiaren ekintza indartzea da, pertsona boluntarioak eta langileak aipatu arloetan aholkatu eta prestatuz.

Non burutzen da? 

Presentziazko arreta Bilbon dagoen Caritas Bizkaiako egoitzan ematen da, Erribera kaleko 8. Zenbakian, asteartetan 15:30 eta 18:00 bitartean, aurretiko hitzordua hartuta.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari eta Bizitzeko Gutxieneko Errentari dagokion prestakuntza Bizkaiko lurralde historiko guztian ematen da, erakundeko proiektuetako baten arduradunak eskatuta.