Acción social

Loiola KLINIKA JURIDIKOA

Zertan datza proiektua?

Deustuko Unibertsitateak eratutako Loiola Klinika Juridikoak Unibertsitateak justizia sozialarekin elkartasunaren eta kooperazioaren kulturaren barnean duen konpromisoa gauzatzen laguntzea du xede. Ikasleentzako prestakuntza tresna bat da eta laguntza juridiko bat gizarte erakundeen premietarako operadore juridiko, Abokatuen Elkargo, erakunde publiko eta pribatu eta Herri Administrazioen lankidetzarekin.

Caritas Bizkaiak Loiola Klinika Juridikorako hezkuntza kooperazioko hitzarmen bat sinatu du Deustuko Unibertsitatearekin. Hari esker unibertsitateko ikasleek prestakuntza praktikak egiten dituzte erakundeko Nazioarteko Kooperazio eta Migrazioen esparruan eta Zerbitzu Juridikoan

Nori dago zuzendua proiektua? 

Aukera izango dute  Klinika Juridikoko  praktiketan parte hartzeko Zuzenbideko Fakultateko  prestakuntza programetan edo Deustuko Unibertsitatean ematen den izaera juridikoko edozein ikaskuntzan matrikulatu diren ikasleek.

Zuzenbide Fakultateak parte hartzen duten ikasleak hautatzeko irizpideak finkatuko ditu urtero.

Zein da proiektuaren xedea? 

Klinika Juridikoaren helburua da Deustuko Unibertsitateko ikasleek ikaskuntza-zerbitzuko prestakuntza juridiko bat egin dezatela konpetentziak praktikan jarriz eta Zuzenbidea gauzatzearekin ezagutzak baitaratuz. Horretarako, gizarte egoera ahulean diren pertsona, komunitate edo kolektiboei zerbitzua ematen dieten elkarte, erakunde edo entitateen alde jarduerak burutzen dituzte justizia sozial handiagoa lortzeko interes publikoari so.

Nork kudeatzen du klinika juridikoa Caritas Bizkaian?

Erakundeko Nazioarteko Kooperazio eta Migrazioen esparrua eta Zerbitzu Juridikoa da Klinika Juridiko ikasleentzat Atzerritartasun, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta eta Familia zein beste arlo batzuetan pertsonei aholkularitza juridikoa eskaintzeko aukera luzatzen duena.