Elkartasuna Turkia eta Siriarekin

2023ko otsailaren 6an, 04:17an, 7.9 magnitudeko lurrikara bat izan zen Kahramanmaraiko barrutian, Turkiako hego-ekialdean, eta haren atzetik 42 erreplika izan ziren, horietako bat 7,6 magnitudekoa.

Turkian, otsailaren 13an, kaltetutako turkiar eskualdean 31.000 pertsona baino gehiago hil ziren eta 80.278 zauritu baino gehiago izan ziren; 158.165 pertsona beren etxebizitzetatik ebakuatu zituzten; 7.584 eraikin eraitsi egin dira edo eraistear daude, eta 12.617 larri kaltetu dira .Hondamendiaren ondorioak 13.500.000 pertsonak jasaten dituzte.

Lurrikarak gogor jo du Siriako iparraldea. Eskualde horretan 4,6 milioi biztanle bizi dira, eta horietatik 4,1 laguntza humanitarioaren mende zeuden, gehienak emakumeak eta adingabeak. 2023ko otsailaren 12an, ia 1.414 hildako eta 2.349 zauritu baino gehiago zeuden.

 

Caritasen erantzuna Turkian

Caritas Anatolia, tokiko agintariekin koordinatuta, jendea espazio publiko seguruetan biltzen laguntzen ari da. 20 boluntariok lan hauek egin dituzte:

  • Egunean 150 pertsonak janari beroa eta ura jasotzen dute, bai elizbarrutiko instalazioetan bai eremu publikoetan.
  • 130 pakete banatzen dituzte egunean etxeko tresnekin (pixoihalak, oinarrizko higieneko produktuak).
  • 100 manta eman dira.
  • 40 pertsonak arropa beroa jaso dute.
  • Elizbarrutiko instalazioetan egunean 150 pertsonak lo egiten dute.

 

Caritasen erantzuna Sirian

Caritas Siria lekuan bertako egoera kontrolatzen ari da, komunikazio errazak izateko zailtasun guztien erdian. Damaskoko bulego exekutiboa tokira joan da laguntza banatzeko lehen erantzunean laguntzeko.

  • Edateko 1449 ur-tanga 11 harrera-zentrotan.
  • 250 koltxoi 5 harrera zentrotan.
  • 233 manta 2 harrera-zentrotan.
  • 99 kit higieniko 2 harrera-zentrotan.
  • 664 elikagai sorta 8 harrera zentrotan.

 

Caritasen erantzuna Ekialdean eta Afrikako iparraldean

Ekialde Ertaineko eta Afrikako Iparraldeko Caritaseko eskualdeko bulegoa (Caritas MONA) mobilizatu egin da larrialdi honi erantzuten laguntzeko.

Caritas Líbanok, LEUren bidez (Larrialdiei Erantzuteko Unitatea), 15 gazte lekura beratara bidali  ditu, banaketetan laguntzeko eta eragindako biztanleekin lan egiteko.

Eskualdeko bulegoa, Siriako bulegoarekin batera, nazioarteko sareko Cáritas Internationalis eta Caritas ahizpekin bilerak koordinatzen ari da. Batera ari dira lanean larrialdietako ekintza-planaren diseinuan.