Berriak • 16/11/2026

REPAMek, Alboan eta Caritasekin batera, Amazoniako giza eskubideen defentsa eramango du Nazio Batuetara

  • Amazoniako bi komunitatek Nazio Batuen aurrean ohartaraziko dute meatzaritzaren inpaktuak eta abeltzaintzaren hedapenaren inguruan
  • Konpromiso bera duen lankidetza: amazonia, justizia soziala, giza eskubideak eta ekologia integrala

Zer gertatzen da enpresa-interesek Amazonian bizi diren komunitateen lurraldeak, baliabide naturalak eta bizibideak arriskuan jartzen dituztenean? Panamazoniako Eliz Sareko (REPAM) ordezkaritza batek, Alboan eta Caritasekin batera, kezka horiek Genevara eramango ditu azaroaren 23tik 25era bitartean, Enpresei eta Giza Eskubideei buruzko Nazio Batuen 15. Foroa dela eta.

Kolonbiako eta Brasilgo bi kasu zehatzen bidez, ordezkaritzak meatzaritzarekin eta agronegozioarekin lotutako giza eskubideen urraketak ezagutaraziko ditu. Helburua: Amazoniako komunitateen gaineko eraginak ikusaraztea, estatuei eta enpresei erantzukizunak eskatzea eta herriek beren lurraldeei eta etorkizunari buruz erabakitzeko duten eskubidea defendatzea.

Ekimen hau gizarte eta eliz erakundeen arteko lankidetza eta koordinazioaren adibide da, helburu berarekin ahaleginak, jakintzak eta esperientziak batzen baitituzte: Amazoniako pertsonen eta lurraldeen eskubideen defentsa.

Mocoa (Kolonbia): ura eta lurraldea arriskuan meatze-jardueraren ondorioz

Mocoa udalerrian, Kolonbiako Putumayo departamenduan, Libero Cobre enpresaren kobrea eta molibdenoa esploratzeko proiektuak kezka sortzen du nekazari komunitateen, indigenen eta gizarte-erakundeen artean, Andeetako eta Amazoniako mendien ur iturrietan, basoetan eta biodibertsitatean izan ditzakeen inpaktuengatik.

Mocoa-Sibundoy Eleizbarrutiko Gizarte Pastoraltzak kasu hau aurkeztuko du, fokua Mocoa eta Ticuanyoy ibaien arroen babesean eta Inga de Yunguillo herri indigenaren lurralde- eta kultura-eskubideetan jarriz.

Ordezkaritzan Carlino Muchavisoy Chindoy izango da, Inga de Yunguillo babeslekuaren hezitzaile eta buruzagi indigena, antzinako jakintzen defendatzailea eta Bizi Plan Integralaren sustatzailea, Bizi Onaren hasieratik (Alli Kausai). Edit Mireya Maya Chicunquek ere parte hartuko du, Mocoa-Sibundoy Eleizbarrutiko Gizarte Pastoraltzarako zuzendariak. Elizbarrutiak laguntzen du lurraldearen defentsan, bakearen eraikuntzan eta giza eskubideen babesean.

Eskaera nagusien artean honako hauek nabarmentzen dira: ingurumen-azterlan independenteak egitea, informazio gardena eskuratzea, komunitateen parte-hartze eraginkorra eta haien eskubide kolektiboak eta lurralde-autonomia errespetatzea.

Jaci-Parana (Brasil): basoaren suntsiketa eta komunitateen aurkako mehatxuak

Bigarren kasua Brasilgo Rondônia estatuko Jaci-Paraná Erreserba Erauztzailean dago. Kautxukarien, gaztaina-biltzaileen eta ibaiertzeko komunitateen familia tradizionalen bizimodua babesteko sortua, erreserbak eraldaketa larria jasaten du abeltzaintzaren hedapenagatik eta bertako lurraldeen okupazioagatik.

REPAM-Brasilek bildutako datuen arabera, 2012 eta 2022 artean nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerarako azalera %21etik %74ra igo zen, eta basoa, berriz, %77tik %25era jaitsi. Baso-soiltzearekin batera, ekintza judizialak geldiarazi dira erreserba babesteko  familia erauzleek salatutako mehatxuak, kanporatzeak eta eraso armatuen aurrean.

Kasuaren berri Lincoln Fernandes de Lima Moro komunitateko buruak eta Welington José Lamburgini pastoral eragile eta Rondôniako (CPT-RO) Lurraren Pastoral Batzordeko koordinazioko kideak emango dute. Halaber, haragi-horniduraren kateko enpresen erantzukizuna nabarmentzen da, beren produktuen trazabilitatea bermatu behar baitute eta ingurumena suntsitzearekin eta eskubideak urratzearekin lotutako jarduerez baliatzea ekiditu behar baitute.

REPAMek mehatxatutako komunitateak babestea, erreserbaren ingurumena berreskuratzea eta familiak beren lurraldeetara segurtasunez itzultzeko bermeak eskatzen dizkie Brasilgo agintariei. Era berean, enpresei eskatzen die legez kanpoko okupaziotik eratorritako ganadua beren hornidura-kateetatik kanpo uzteko eta haien erantzukizunak beren gain hartzeko.

Amazonia defendatzeko ahots partekatua

REPAMek, Alboanek eta Caritasek batera Nazio Batuen Foroan duten presentziak agerian uzten du zein garrantzitsua den lurralde eta eremu desberdinetatik lan egiten duten erakundeen arteko lankidetza, baina konpromiso bera dute justizia sozialarekin, giza eskubideekin eta ekologia integralarekin.

Genevan aurkeztuko diren bi kasuek errealitate desberdinak erakusten dituzte, baina asmo komuna dute: pertsonen duintasuna, komunitateen eskubideak eta naturaren babesa interes ekonomikoen gainetik jartzeko beharra.

Enpresei eta Giza Eskubideei buruzko Nazio Batuen Printzipio Gidarien 15. urteurrenean, ordezkaritzak gogorarazi nahi du estatuek giza eskubideak babesteko betebeharra dutela eta enpresek beren jardueren eraginak prebenitu eta erantzunkizunak bereganatu behar dituztela.