Berriak25/04/2026

Ondo tratatutako haurtzaro baten alde

Gaur, apirilak 25, Haurren Tratu Txarren aurkako Nazioarteko Eguna, haurren eskubideak zaintzeko konpromisoa berresten dugu.

Data hau dela eta, Caritas Bizkaiatik, haurrek ongi tratatuak izateko duten eskubidea aldarrikatzen dugu. Egunez egun lan egiten dugu gure egiteko moduak berrikusteko eta gure espazioak erreferentziazko espazio seguruak eta osasungarriak izan daitezen lortzeko, lagundutako haurren garapen integrala bultzatzeko.

Haurrak eskubideen subjektu dira, eta herritar guztiek, pertsona helduek, erakundeek eta administrazioek partekatzen dute erantzukizun hori. Ezinbestekoa da haien eskubideak eta ongizatea sustatzeko konpromiso aktiboa hartzea, erreferente positiboak izanik, tratu onekoak, entzuten eta laguntzen dutenak.

Izan ere, haurtzaroaz hitz egiten dugunean familiez ere hitz egiten dugu. Hezten, zaintzen eta babesten duten familiak. Funtsezkoa da familiei komunitatetik beren seme-alabak hezten eta hazten laguntzea. Haurrek komunitate oso bat behar dutelako erabat garatzeko, erantzukizun partekatua da.

Caritas Bizkaian haurrentzako Espazio Seguruak sortzearen aldeko apustua egiten dugu, topaketarako, entzuteko eta garapenerako ingurune pribilegiatuak.

Haurrek soil-soilik izan dezaketen mundu baten alde: haurrak izatea.