Komunikazio komunitarioaren bidez sareak ehuntzeko podcasta
Giltzatzara Giltzako Osasun Batzordeak bultzatutako podcast komunitarioa da. Giltza, etxerik gabeko egoeran dauden pertsonei arreta integrala eskaintzen dien zerbitzua da, ikuspegi komunitario eta eskubideetan oinarritutik abiatuta.
Ekimenaren helburua da adierazpenerako, parte-hartzerako eta sorkuntza kolektiborako espazio propioa sortzea, parte-hartzaileekin beraiekin elkarlanean garatua, haien protagonismoa, autonomia eta ikusgarritasun soziala sustatuz.
Iralako Ogitaren Jaiaren harira, joan den apirilaren 20an, astelehenean, podcastaren lehen atala grabatu genuen, Irola Irratia eta Bizi-Beterekin elkarlanean. Lehen esperientzia honek auzoari irekitako topagune bat eskaini zuen, komunikazio komunitarioaren bidez sareak ehuntzeko aukera emanez.

Testuinguru honetan, Bizi-Betek bide-laguntza emateko beste modu bat erakusten digu: dinamizazio-jarduerak eskaintzen ditu, auzoko lokal batean garatzen direnak, eta horien bidez posible da pertsona edadetuetatik gertu egotea, haien bizitzako beste alderdi batzuetan babesa eskaintzea eta bakardade-egoerak prebenitzea, lotura komunitarioak indartuz.
Atalak auzoetako jaiak eta jasangarritasuna izan zituen ardatz nagusi, aurtengo jaiaren leloarekin bat eginez: “Auzoa oratuz”.
Ikuspegi kolektibotik, balio komunitarioak, ingurumenaren zaintza eta ospakizun kontzienteagoak, parte-hartzaileagoak eta jasangarriagoak eraikitzearen garrantzia landu ziren.





