Berriak08/11/2024

Mediterraneo aldean uholdeek eragindako larrialdiari buruzko informazio-oharra

Caritas Bizkaia eta DANAk eragindako uholdeek kaltetutako eremuetako Caritasen izenean, eskerrik asko Bizkaiko toki guztietatik jasotako elkartasun eta laguntza adierazpen ugariengatik. Keinu bakoitza garrantzitsua da eta hurbiltasun, laguntza eta elkartasun keinu ugariek lehen fruituak eman dituzte: Caritas Bizkaiak 150.000 € bildu ditu orain arte eta kopuru hori dagoeneko bidali da kaltetutako guneetara.

Hondamendiaren norainoko geografikoa kontuan hartuta, 100.000 € Caritas Valentziara bidali dira, eta gainerako 50.000 euroak Espainiako Caritas Konfederalaren bidez bideratuko dira, kaltetutako gainerako eremuetako Caritasen esanetara. Honetan, larrialdiko kasu guztietan bezala, Caritasek laguntza ekonomikoa gomendatzen dogu. Kaltetutako eremuetako Caritasek adierazi digutenez, gauzatan emandako ondasunek zaildu egin dezakete logistika eta zonara eroateko moduak, eta ez dute bermatzen une bakoitzeko behar anitzetara behar bezala egokituko direnik. Krisi-egoera batean ere, pertsona eta komunitate guztiek dituzte erantzuteko gaitasunak, nahiz eta kalteberak izan. Laguntza ekonomikoek aukera ematen diete tokian dauden taldeei ekintzak epe labur, ertain eta luzera garatzeko, tokitik egindako diagnostikoaren eta plangintzaren arabera, eta gertaeren eboluzioaren arabera eguneratzeko. Aldi berean, kaltetutako eremuetan ekonomia aktibatzeko laguntza ezin hobea da.

Gogoratu  Caritas Bizkaiari egindako edozein dohain ekonomikoek % 45eko kenkaria izateko eskubidea izango duela PFEZren kuota osoan, dohaintzan emandako zenbatekoengatik.

Jarduera-plana. Funtsen erabilera

Laguntzaren eraginkortasuna bermatzeko, kaltetutako eremuetako Caritasek tokiko administrazioekin eta larrialdi-zerbitzuekin lan egiten du, eta Caritas Bizkaian Eusko Jaurlaritzarekin, Konfederazioaren Caritasekin eta kaltetutako eremuetako Caritasekin koordinatzen ari gara.

Garbiketa amaitu ondoren, bete beharreko behar asko eta oso garestiak sortzen jarraituko dute. Funts gehienak honako hauetara bideratuko dira: familiei oinarrizko premiak estaltzen laguntzera, etxebizitza propioak birgaitzera, itzuli ezin diren etxebizitzetan etxebizitza berriak babestera, horiek beharrezko tresnekin egokitzera, lana galdu dutenei laguntzera, negozioak berriz irekitzeko laguntzetara, eskola-materiala erosteko hezkuntza-laguntzetara eta egoeraren ebaluazioa eta jarraipena egiten den heinean sortzen diren beste laguntza batzuetara.

Eskerrik asko berriz ere zure elkartasun keinuagatik. Zure laguntzarekin, gehien behar gaituenarengandik hurbil egon gaitezke.

LARRIALDIA