Iruzur-saiakerak Caritasen izenean
Caritas Bizkaiak WhatsApp bidez bidalitako mezuen bidez egindako iruzur-saiakerak detektatu ditu. Azpimarratzen da Caritas Bizkaiak ez duela inoiz mezurik bidali, ezta bidaliko ere, dirua eskatuz.
Gaur, Caritas Bizkaiak jakin izan du WhatsApp bidez mezuak bidali direla (Caritasekoak ez diren zenbakietatik), diru-dohaintzak eskatuz, trukean elkarteak dirua pertsonen banku-kontuan sartuko lukeela esanez.
Caritas Bizkaiak berriro azpimarratu nahi du ez duela horren inguruko inolako mezurik bidali.
Era berean, edozein iruzur-susmoren aurrean, Caritas Bizkaiarekin harremanetan jartzea eskatzen da, eta ordainketaren bat egin bada, dagokion salaketa jartzeko agintari eskudunengana jotzea.





