Igande honetan, Bizkaiko Elizak lan isila ikusaraziko du
Datorren apirilak 26, igandea, Gizalegezko Lanaren aldeko VI. Elizbarrutiko Jardunaldia ospatuko dugu honako leloarekin:“Lan isila ikusi dadila. Trabajo invisible, derechos visibles”. Oraingoan, elizbarrutiko komunitate gisa, ia ikusten ez ditugun baina ezinbestekoak diren hainbeste lanen balioa ikusarazi, eskertu eta aitortu nahi da. Bizitza sostengatzen duten eguneroko zeregin horiek: garbitzea, zaintzea, arreta ematea, laguntzea, hornitzea… Horri esker funtzionatzen dute etxeek, zerbitzuek, auzoek eta baita gure kristau komunitateek ere, azaldu dute Karitate eta Justizia delegazioko Lan pastoraltzaren arlotik.
Gizalegezko Lanren aldeko Jardunaldirako prestatutako kartelak ez du soilik egun hori irudikatuko; osatu eta pertsonalizatu ere egin daiteke.
“Zuriuneetan izenak, aurpegiak, egoera zehatzak, deiak… jarriko ditugu. Ikusgarritasuna ematen dugu, eskertzen dugu”, azaldu dute Lan Pastoraltzatik.
Iturria: Bizkeliza






