Noticia11/09/2023

Larrialdia Marokon

Lurrikara larria Marokon

Irailaren 8ko gauean, ostirala, lurrikara handia izan zen Marokon, Richter eskalan 7 graduko magnitudea eta epizentroa Marrakechetik oso gertu zituena. Inguruko hainbat udalerri gogor astindu dituzte.

Kalteak izugarriak dira eta hildakoen kopuruak gora egiten jarraitzen du.

Oso turistikoa den baina zaurgarritasun handia duen eremu honetan, halako lurrikara handi baten ondorioak suntsitzaileak dira.

Larunbat goizeko lehen orduetatik, bertako Caritaseko eta Eliza Katolikoko taldeak tragediaren norainokoa baloratzen ari dira. Caritas Rabatek ere larrialdi honen aurrean berehalako erantzuna ematea babestuko du.

Orain inoiz baino gehiago behar dugu zure laguntza.

Caritas Bizkaiak Caritas Konfederazioaren bitartez helaraziko dau laguntza. Caritasen Konfederazioak hainbat hamarkada daramatza Marokoko Caritasi laguntzen, migratzaileei laguntzeko proiektuetan.

Zerga-arintzeari buruzko edozein argibide behar izanez gero, harremanetan jar zaitezkete telefono bidez edo kolabora@caritasbi.org posta elektronikoaren bidez.