Udako hilabeteetan, familiekiko konpromisoari eusten diogu
Udako hilabeteetan, Caritasen bide-laguntza jasotzen duten familiekiko konpromisoa mantentzen du.
Pertsonek behar duten arreta lehentasuna da gure ekintzan eta, beraz, beharrezkoak diren mekanismo guztiak aktibatzen ditugu oporraldiak bide-laguntza horretan eraginik izan ez dezan.
Urtean zehar, gure arreta behar duten pertsonak euren etxetik gertuen dagoan Caritasen harrera gunera hurbildu behar dira, bertako sarea eta inguruko zerbitzuak indartuz; garrantzitsua da familiekin lan egitea euren harreman espazioaren barruan.
Uztailean eta abuztuan, Bilboko egoitzatik (Erribera 8) eskaintzen jarraitzen dugu harrera-gune hori, 09:00etatik 14:00etara. Bertan, familiei harrera egiten zaie, arreta jasotzeko eta entzuteko, eta, hala badagokio, hasieran markatutako ibilbidean laguntza ematen jarraitu ahal izateko.
Udako hilabeteak igaro ondoren, familiak erreferentziako harrerara itzuliko dira, eta handik jarraituko dute laguntza-prozesuekin.
Caritasen badakigu gure gain hartzen dugun erantzukizuna zein den gurekin lan egiten dugun familientzat, eta badakigu haien beharrizanek ez dutela “oporrik” hartzen; beraz, gure erantzunak sendo dirau urteko 365 egunetan.