Noticia20/02/2024

Gizarte Justiziaren Munduko Eguna

Gizarte Justiziaren Munduko Eguna Nazio Batuen Kontseilu Nagusiak ezarri zuen 2007an, desberdintasunak landuko dituzten ekintzak sustatzeko, pertsona guztientzako mundu bidezkoagoa lortzeko. Egun horrek gogorarazten digu justizia sozialaren, giza eskubideen eta bizikidetzaren balioak lantzen jarraitu behar dugula.

Justizia balio gisa ulertzeak eragina du gizartean antolatzeko dugun moduan. Eskubideak aitortzearekin eta pertsona guztientzako aukera-berdintasun osoa bermatuko duten gizarte-politikak garatzearekin du zerikusia.

Egia da justizia sozialean esparru teoriko batetik aurrera egiten ari garela, baina desberdintasunaren arrakala oso handia da oraindik. Caritas Bizkaiak pertsonei beren eskubideak gauzatzen laguntzen jarraitu behar dugu, hautemandako urraketak salatzen eta pobrezia eta gizarte-bazterketa sortzen duten egiturak aldatzeko lanean.