Berriak11/09/2026

Ondare Solidarioaren Nazioarteko Eguna: Eman Bizia: Convierte tu legado en esperanza

Irailaren 13an Ondare Solidarioaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Jardunaldi horrek gure erabakiek etorkizuneko belaunaldietan eta laguntza gehien behar duten pertsonengan izan dezaketen eraginari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Testuinguru horretan, Caritas Bizkaiak, “Eman Bizia: zure ondarea itxaropen bihurtu” lelopean, herritarrak pertsona ororen eskura dagoen tresna erraz bat ezagutzera animatzen ditu: testamentu solidarioa.

Ondarea ondasun materialen transmisioa baino askoz gehiago da; bizitza osoan zehar eraiki dugun guztiari eman nahi diogun zentzuaren inguruko erabaki sakona da.

Caritas Bizkaian, aztarna hori gaur egun bide zailak egiten ari diren pertsonak sostengatzeko eta gidatzeko indar bihur dadin gonbidatzen zaitugu.

Testamentu solidario bat egiteak zure ondarea benetako aukera bihurtzea esan nahi du. Zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei bidelaguntza eskaintzea ahalbidetzen duen modu zehatza da, duintasunerako bideak ireki eta berreraikuntza pertsonal eta sozialeko prozesuak sostengatuz.

Zure erabaki pertsonalak beste pertsona batzuen etorkizun bihurtzeko ahalmena du. Izan ere, bizitza batek bizia ematen jarrai dezake, eta istorio batek gizarte osoan itxaropena sortzen jarrai dezake. Zure ondarea itxaropen bihurtu.

Zure ondareari esker, Caritas Bizkaiak zaurgarritasun-egoeran dauden pertsona eta familiei laguntzen jarraitu ahal izango die, harrera, babesa eta aukera berriak eskainiz.

Eman Bizia: convierte tu legado en esperanza kanpaina