Berriak22/04/2026

Ama Lurraren Eguna

Ama Lurraren Egunean, CÁRITAS FILIPINEN, CÁRITAS TABUKEN eta Baguio, Tuguegarao eta Ilagango Gizarte Ekintzako Zentroen mezua partekatzen dugu; erakunde horiekin elkarlanean ari gara 2024tik, komunitate indigenak eta haien bizimoduak indartzeko proiektuan, nekazaritza garapenaren eta ingurumenaren babesaren bidez.

Aliantza honek indartzen du Etxe Komunaren zaintzarekiko, herri indigenen defentsarekiko eta ingurunea errespetatzen duten garapen jasangarrien sustapenarekiko dugun konpromiso partekatua.

Gaia: «Gure boterea, gure planeta»

Green Luzon Proiektua erantzun sendoa da erantzukizun kolektiborako dei premiazkoari; energia berriztagarrietarako trantsizioa sustatzen du, ingurune naturala babestu eta zaintzeko helburuz, honako uste sakon honetan errotuta: sorkuntzak berak —basoek, ibaiak, mendiak eta izaki bizidun guztiek— izaera duintasun eta balio berezkoa dutela, gizakiaren erabilera hutsaz harago.
Ikuspegi honek bihotz aldaketa sakonago baterako gonbita egiten du: Lurra ustiatu beharreko baliabide gisa ikustetik, bizitzako komunitate sakratu gisa hartzera, zaindu eta balioetsi beharrekoa den aldetik. Naturaren eskubideak aitortzen ditu, eta Laudato Si’ entziklikaren mezu iraunkorrarekin bat egiten du: «dena elkarri lotuta dago», eta Lurraren oihua ezin dela pobreen oihutik bereizi.
Horrenbestez, mundu naturalaren eskubideak defendatzea ahulenekin elkartasuna adieraztea da. Lurra gure etxe komuna da, Sortzaileak gure ardurapean utzi duena; eta haren sorkuntza leialki kudeatzean, gure debozioaren, gure erantzukizunaren eta etorkizun justu eta jasangarri baten aldeko itxaropen partekatuaren lekuko gara.