Noticia20/07/2022

Berrizko udalekuak

Aurten ere udalekuak antolatu ditugu Caritas Bizkaian. Bi urteko pandemiaren eta murrizketen ondoren, non udalekuak ere egokitu behar izan diren, aurten nolabaiteko normaltasuna berreskuratu da.

Azken bi urteetan udalekuak egunez egin dira, gaua kanpoan pasatu gabe. Aurten, aldiz, haurrak gau eta egun bizi izan dira beren adin bera duten beste haur batzuekin.

Bi udaleku egin dira Berriz inguruan, Caritas Bizkaiako Haurtzaro proiektuetako 60 bat haurrekin. Esperientzian 10 boluntario inguruk ere parte hartu dute. Esperientzia oso positiboa izan da bai haurrentzat bai boluntarioentzat.

Bideo honetan Zouhair Nmar Berrizko udalekuetako boluntarioaren testigantza ezagutu daiteke.