Berriak22/06/2023

Caritasek zortzi proposamen politiko aurkeztu ditu E23 hauteskunde orokorren aurrean, gizarte bidezkoago bat eraikitzeko

  • Alderdi politikoei helarazten dizkie lurralde osoan bide-laguntza jasotzen duten pertsonek adierazitako eskaerak.
  • Ekimen horien bidez, gizartean bazterturik dauden pertsonei eragiten dieten eskubideen urraketei erantzun politiko zehatza eman nahi zaie.

 

Hurrengo hauteskunde orokorrak direla eta, eta azken hauteskunde-deialdietan egin duen bezala, Caritasek proposamen batzuk aurkeztu dizkie alderdi politikoei hauteskunde-programetan sar daitezen, gure herrialdean lau pertsonatik batek bizi duen zaurgarritasun-egoera konpontzeko.

“Caritasek 2023ko hauteskunde orokorren aurrean egindako proposamenak” izenburupean, dokumentuak zortzi neurri zehatz garatu ditu, eta dagoeneko hasi dira parlamentuko taldeei aurkezten. Helburua gizarte osoarentzako Giza Eskubideak bermatuko dituen lege-esparrua lortzen laguntzea da, arreta berezia eskainiz pobrezia- eta bazterkeria-errealitateak direla eta, haietara iristeko zailtasun handienak dituzten pertsonei.

Bide-laguntza jasotzen dutenen lehentasunak
Ekimen horiek —azken hauteskunde-deialdietan aurkeztu dira, eta emaitza positiboa izan dute; izan ere, nolabait legegintzaldian zehar onartutako araudian islatu dira— kontsulta-prozesu baten emaitza dira. Prozesu hori 2022ko otsailean hasi zen, eta Caritaseen bide-laguntza jaso duten eta bazterkeria-egoeran zeuden 1.000 pertsonak parte hartu dute lurralde osoan.

95 hausnarketa-taldetan banatuta, Elizbarrutiko Caritasen programetan parte hartzen duten pertsonek gizartean erabat parte hartzeko beharrezkoak diren eskubideak identifikatu dituzte. Gure herrialdeko errealitate sozialaren argazki finko hori osatzeko, FOESSA txostenen errealitatearen behatokiaren eta egiaztapenen bidez, Caritas konfederazioak azterketa osatu du.

Caritasek gizartea eraldatzeko eragile aktibo gisa duen zeregina aldarrikatzen du, bai maila lokalean, bai globalean. Gizarte-oinarri garrantzitsua eta lurraldean duen presentzia handiak berresten du eginkizun hori (70 Elizbarrutiko Caritas eta 5.400 Parrokiako Caritas baino gehiago).

Caritasek proposamen legegile horiek aurkeztu ditu, honako hau egiaztatu ondoren: lehentasun politikoak ezartzen direnean, gizarteak eta gobernatzeko eta legeak egiteko eskumena dutenek parte hartzen duten prozesu bat garatzen denean, gehien behar duten pertsonak ardatz nagusi dituzten politikak onartzen dira.

Zortzi proposamen “gizarte bidezkoago eta anaikorrago baterako”
Hauek dira, labur esanda, Caritasek datorren martxoaren 23ko hauteskundeetarako aurkeztu dituen zortzi proposamenak:

  1. Giza eskubideen eraginkortasuna bermatzea. Caritasek proposatu du Nazioarteko Itunen eta bestelako Akordioen Legea aldatzea eta Giza Eskubideen Nazioarteko Organoen Ebazpenen Jarraipen Batzordea sortzea. Pertsona guztiek Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren 25. artikuluan jasotako eskubideak modu eraginkorrean bermatzea du helburu.

    Artikulu honetan, bizi-maila egokia izateko gizaki batek behar duen gutxieneko edukia ezartzen da, hau da, elikadura, etxebizitza eta bere hornidurak (energia, ura, internet), jantziak, laguntza medikoa, gizarte-zerbitzuak eta aseguruak (langabezia, gaixotasuna, baliaezintasuna, alarguntasuna edo zahartzaroa kasuetan) eskuratzeko aukera.

  2. Egoera ahulean dauden pertsonen egoitza-bazterekeria prebenitzea. 2022aren hasieran aurkeztutako “Gizarte-kohesioaren bilakaera eta Covid-19ren ondorioak Espainian” txostenaren arabera, Estatuko bost familiatik batek egoitza-bazterkeria jasaten du, hau da, etxebizitza eskuratzeko eta mantentzeko zailtasun handiak dituzte. Pobrezia larrian dauden etxeen kasuan, ehuneko hori %69raino igotzen da.

    Egoera horren aurrean, Caritasek Prozedura Zibilari buruzko Legea aldatzea gomendatzen du, pertsona zaurgarriak etxetik ezin direla atera ziurtatzeko, etxebizitza mantentzeko edo beste etxebizitza bat aukeratzeko laguntza ekonomikoa jasotzen ez den bitartean. Proposamen hau Nazio Batuen Eskubide Ekonomiko eta Kulturalen Batzordearen irizpen eta gomendioei dagokie.

  3. Zainketen Plan Integrala garatzea. Caritasek proposatzen du elkarrizketaren bidez eta anbizio handiko eta zeharkako plan batean parte hartuz lan egitea, bizitzaren etapa guztietan zainketen bermean aurrerapena ekarriko duena, bereziki pobreza -egoeran edo -arriskuan dauden pertsonengan.
  4. Administrazio ona izateko eskubidea bermatzea. Caritasek gogorarazi du administrazio publikoek administratu guztien eskubidea bermatu behar dutela, beren eskubideak eta betebeharrak gauzatzeko baliabide elektronikoen bidez komunikatzen diren ala ez aukeratzeko.

    “Gizarte-kohesioaren bilakaera eta Covid-19ren ondorioak Espainian” dokumentuaren arabera, hiru pertsonatik batek  jasaten ditu eten digitalaren ondorioak. Itzalaldi digitala, gainera, bazterketa larrian dauden etxeetara (%51,2) ikus daiteke gehien.

    Errealitate horren aurrean, Caritasek behar adina sarbide  publiko sortzea proposatzen du, laguntza-langileez   hornituak  eta     lurralde   osoan  presentzia dutenak, landa-eremuak barne, hala nahi duten pertsonek bertatik bertara  egin eta bide-laguntza jasozteko aukera izan dezaten.

  5. Enplegu-politika erresilienteak eta integratzaileak garatzea. Caritasek Enplegu Sistema Nazionalak lan-merkatuaren gabeziak lastatzea eta gizarte-errealitate berrietara egokitzea gomendatzen du, enplegu duina lortzeko aukera zailagoak dituzten pertsona-taldeak ardatz hartuta.

    Etxeko langileei dagokienez, Caritasek erregimen orokorreko gainerako langileekin lan-eskubideen eta gizarte-segurantzaren arloan benetako parekatze osoarekin jarraitzea eskatzen du , eta pertsonen zainketaren eta etxearen arteko bereizketa profesionala.

  6. Lan-merkatutik kanpoko aukerak bilduko dituen migrazio-politika sustatzea. Caritasek ondo ezagutzen ditu migratzaileek gure lurraldera modu legalean eta seguruan iristeko dituzten zailtasun ugariak, lan-merkatuari nahitaez lotuta ez dauden bideak falta baitira. Hori dela eta, atzerriko pertsona guztien tratu berdintasuna bermatzeko sarbide erregularreko baldintzak berrikusteko eskatzen du, bai eta nahitaez lan kontratua edukitzeari lotuta ez dauden beste baldintza batzuk jasotzen dituen egoitza-baimena eskuratzeko ere.
    Familia elkartzea, adibidez, bide legala eta segurua da, baina kasu askotan ezinezkoa da; izan ere, nahiz eta baldintzak ekonomiaren ikuspuntutik malgutu, migratzaileentzako zailtasun nagusia izaten jarraitzen du etxebizitza eskuratzea. Askok ez dute alokatzeko aukerarik, baldintzak lortezinak direlako.

  7. Indarkeria matxistaren biktimak eraginkortasunez babestea.  Caritasek genero-indarkeriaren kontzeptua –Lege Organikoan aurreikusita-  indarkeria matxistaren mota guztietara zabaltzea gomendatzen  Gainera, estatu mailan irizpideak bateratzea eta biktima-izaera  egiaztatzeko  prozedurak malgutzea eskatzen du, horrela, indarkeria matxista jasaten duten emakume guztiek beren bizitzako  edozein esparrutan eskubideak eskuratzeko aukera izan dezaten, lurraldea eta egoera  administratiboa edozein izanda ere.
  8. Garapenerako lankidetzak hirugarren herrialdeetan  gizarte zibila indartzen lagunduko duela bermatzea.  Caritasen ustez, nazioarteko lankidetzarako ekintzak   dauden   estatuetan    gizarte  zibila      indartzeko  politikak egin  behar dira, bakea  eraikitzen laguntzeko, komunitateak garatuz eta tokiko erakundeak indartuz.