Noticia25/10/2022

Caritas Bizkaiak enplegu duina lortzeko familien proiektuari ekin dio

Caritas Bizkaitik, etxeko enpleguaren sektorea duintzeko proiektu berri bat hasi da. Proiektu horrek, pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako borrokaren ildotik, enplegu duina bultzatzeko familien sare bat sortzea sustatuko du. Premisa horretan oinarrituta, enpleguaren kalitatea hobetzeko bidean aurrera egin ahal izango da, langileei zein enplegatzaileei eragiten dien errealitatea ikusaraziz.

Hasieran, etxean laguntzeko norbait behar duten familiei begira, bitartekaritza-lanak lanpostua betetzeko profilak emango lituzkeen Enplegu Agentziaren doako zerbitzua jartzeaz gain, beste bultzada bat emango zaio Etxeko Enplegua web orriari. Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketari esker, 2019an berritu zen webgunea, eta are eskuragarriagoa izango da aplikazio mugikor baten bidez, eta kontsulta-kanal berri bat jarriko zaio proiektuarekin bat egiten duten familiei. Ekintza horien bidez, ordua edo tokia edozein dela ere, familiek egungo araudiaren berri izan ahal izango dute, erakunde publikoen tresnetara jo ahal izango dute eta etxeko lanari buruzko azken berriak ikusi ahal izango dituzte.

Horren ondorioz, familiei informazioa ematean, familiak konturatuko dira “edozein lan-motak atzean duela gizakiak bestearekin izan dezakeen edo izan behar duen harremanari buruzko ideia” (Laudato Sí 125), kontratazio duina eta langilearen eskubideak urratzen ez dituen kontratazioa bultzatuz, eta Bizkaia osoan zehar enplegu-emaileen sarea zabaltzen eta sustraitzen ere lagunduko dutela.