Berriak13/08/2026

Caritas Bizkaiak Kolonbiako lurrikararen biktimenganako elkartasuna adierazi du

Caritas Bizkaiak abuztuaren 10eko goizean Kolonbian izandako lurrikara deitoratu du, epizentroa Chocó departamenduan zuela. Elkartasuna adierazi die hildakoen familiei, eta eragindako kalteak deitoratu ditu.

Caritas Federalaren bitartez, Caritas Kolonbiak larrialdia aktibatu duela eta elizbarrutietan beharrizan humanitarioen ebaluazioa koordinatzen ari dela jakinarazten digu, gainerako eragile humanitarioekin partekatzeko eta erantzuna koordinatzeko.

Espainiako Caritas Konfederalak 1980tik dihardu Kolonbian lanean, Kolonbiako Caritasen ahaleginak babestuz. Eta oso modu esanguratsuan egin du hori Chocó departamenduan, herrialdeko pobrezia-indize handiena duen departamenduan eta gehienbat afroondorengo biztanleria eta historikoki baztertutako eta ahaztutako biztanleria indigenarekin. Konpromiso horrekin bat etorriz, Espainiako Caritas Konfederalak 100.000 euro jarri ditu Larrialdietarako Funtsetik, edateko ura, higiene-tresnak, kaltetutako pertsonen osasun-arreta eta elikadura-laguntza eta aldi baterako ostatua eskuratzen laguntzeko.

Bizkaiatik ekonomikoki lagundu nahi izanez gero, ekarpenak kontu-zenbaki hauen bidez egin daitezke (KOLONBIA adierazita):

  • FIARE Banka Etikoa ES52 1550 0001 20 0002699726
  • BBK-Kutxabank ES17 2095 4408 51 3830633699
  • Laboral Kutxa ES59 3035 0134 45 1341043873
  • La Caixa ES97 2100 8686 80 0200004806
  • BBVA ES92 0182 1290 34 0201518634
  • Bizum 11495

Aldi berean, Caritas Bizkaiak kristau alkarteari dei egiten deutso Bilboko Elizbarrutiko Latinoamerikako Pastoraltzak datorren domekan, abuztuak 16, 13:00etan, Bilboko Sortzez Garbiaren parrokian (Sabino Arana, 42) ospatuko dan Kolonbia herriagazko otoitz eta elkartasun topaketara gonbitea egin dagoan.