Berriak08/07/2024

Badatoz udalekuak

Eguzkia gure zeruan finkaturik ez badago ere, egutegiak esaten digu uda garaia hemen dela, eta horrekin batera udako oporrak. Aurten ere, jarduera desiratuenetako batez goza dezakegu, udalekuez.

Uda honetan, eguneko udalekuez gozatu ahal izango dugu, Tximeleta kolonian, San Frantzisko auzoan; baita Berrizko landa-udalekuez ere. Horietan, Caritasen proiektuetako haurrak 7 egunez bizi ahal izango dira elkarrekin, gau eta egun, beste adin txikiko batzuekin batera.

Tximeleta kolonia aisialdi hezitzailerako gunea da, uztailaren 8tik 18ra bitartean garatzen dena. Jarduera hau posible da Pasiotar ahizpak eta Jesuitekin egindako elkarlanari esker. Pasiotarrek eta jesuitek boluntario-esperientzia eta fede partekatua antolatzen dute gazte boluntario-talde batentzat, eta San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoetako 60 haur ingururen zerbitzura jartzen dute beren denbora, gogoa eta ilusioa.

Landa-udalekuak Caritas Bizkaian finkatutako esperientzia dira, eta beti oso ondo baloratu izan dute bai haurrek bai familiek. Ingurune natural batean berdinen arteko aisialdi hezitzaileaz gozatzeko aukera ematen du.

Aurten bi txandatan egingo da. Lehenengoak uztailaren 8tik 14ra joango dira, eta bigarrenak uztailaren 15etik 21era. Guztira, 60 haur baino gehiago joango dira Berrizera, eta aisialdi egun horietaz gozatzeko aukera izango dute. Landa-koloniak gauzatu ahal izan dira boluntarioen eta parte garen Caixa Pro Infancia programaren lankidetzari esker.

Bi ekimenen artean, uda honetan 120 haur baino gehiagok izango dute jarduera hauetaz gozatzeko aukera uztailean zehar. Eskerrik asko posible egiten duzuen guztioi.