Noticia30/03/2022

Uribe-Kostan edatuentzako bide-laguntza

Urte hasieratik boluntario talde berri bat dugu Uribe-Kostan (Sopela, Barrika, Urduliz, Berango, Lemoiz, Armintza, Gorliz eta Plentzia) edadetuei bide-laguntza emateko proiektua garatzen.

Sorrera boluntarioek edadetuekiko duten interesetik dator; hortik abiatuta, errealitatea aztertzeko prozesu bat hasten da, egoera ezagutzeko: zerbitzuak, pertsonak edo taldeak, eta inguruko premiak aztertzea. Edadetuei laguntzeko beharra ikusirik, parrokietan boluntariotzan parte hartzera gonbidatzeko dei egiten da. Erantzuna oso positiboa izan zen.

Prestakuntza-aldi bat egin ondoren, taldea zehazteko bilerak hasten dira, kideen artean elkar ezagutzeko, materialak berrikusteko, informazioa kontrastatzeko eta egutegiak, ekintzak eta prozedurak zehazteko. Pandemia garaian, prestatzeko denobora, ez zen itxaropena galdu eta proiektua ilusio eta konpromiso gehiagorekin hasteko balio izan zuen.