Berriak25/11/2023

25A. Aurrera

Caritasek urte asko daramatza era guztietako indarkeria jasaten daben emakumeei laguntzen. 2022an, Elizbarrutiko Caritasen sareak, lurralde osoan espezializatutako hainbat programaren bidez, indarkeria matxistako egoeran zeuden 3.700 emakumeri lagundu zien. Horietatik, 626 bikotearen eremuko genero-indarkeriaren biktimak ziren, 10ek beste indarkeria mota batzuk jasaten zituzten, eta gainerako 3.064ak prostituzio-testuinguruetan zeuden. Horietatik 892 sexu-esplotazioaren biktimak ziren, eta 258k, berriz, salerosketaren zantzuren bat zuten.

 

Lagun egiteko prozesuetan, Caritasek antzeman dau errekuperazino aldiak gero eta luzeagoak dirala. Egoera horren arrazoietako bat etxebizitza eskuratzeko zailtasun larriak dira. Osasun fisiko eta mentaleko ondorio larriez gain, etxebizitza sozialen eskasia eta alokairuaren prezio neurrigabea (bai pisuena, bai logelena) kontuan hartuta, gero eta zailagoa da errekuperazio-zirkuituan dauden emakumeek bizitza libre eta autonomo baterako jauzia egitea.

Prozesuen geldotasun horrek, aldi berean, eragina du proiektuetan; izan ere, mugikortasuna zailagoa denez, sistema kolapsatu egiten da, eta horrek babesgabetasun eta laguntza handiagoa dakar.

Etxerik Gabeko Pertsonen Eguna dala-ta, Caritas Konfederazioak argitaratutako azken datuen arabera, etxegabetasun egoeran dagozan hamar lagunetik bi emakumeak ziran -2022an artatuta-. Errealitate hori handituz doa urtetik urtera. Garrantzitsua da guztiok kontzientzia hartzea emakume horiek askotan haurtzaroan eta/edo helduaroan bizi dituzten indarkeriazko eta abusu fisiko eta emozionaleko esperientziei buruz, zauri horiek emakumeengan eta haien seme-alabengan eragiten dituzten trauma emozionalekin lotuta.

Bere proiektu eta programen bitartez, Caritasen sareak ohartarazten dau, gainera, emakumeek, batez ere zaharrenek, jasaten dabezan desberdintasun izugarriei eta mendetasun ekonomiko handiari buruz. Egoera horiek islatzen dira, adibidez, alarguntza-pentsioetan eta kotizaziorik gabeko pentsioetan, gehienak adin aurreratueneko emakumeei eragiten dietenak. Gai horrek lotura estua du enplegua lortzeari eta zaintza-sistemarik ez izateari lotutako desberdintasun historikoarekin.

Caritasek ere egoera oso ahulak antzeman ditu indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen artean, batez ere, lan prekarioak izateagatik laguntza eta autonomia ekonomikoko sarerik ez dagoelako eta adingabeak zaintzeagatik kontziliazioa beharrezkoa delako.

Konpromiso soziala eta politikoa

Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dala-ta, Caritasek Administrazio publikoek, arduradun politikoek, eragile ekonomiko eta sozialek, kristau alkarteak eta gizarteak, oro har, gaitz sozial honen kontzientzia har dabe.

Horregatik, ekainean alderdi politikoei aurkeztutako proposamen politikoetan premiazkoa da “indarkeria matxistaren biktimak eraginkortasunez babestea”. Agiri honen bitartez, Caritasek genero indarkeriaren kontzeptua – abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan aurreikusia – indarkeria matxistaren mota guztietara zabaltzea gomendatzen dau. Gainera, estatu mailan biktima-izaera egiaztatzeko irizpideak bateratzea eta prozedurak malgutzea eskatzen du, indarkeria matxista beren bizitzako edozein eremutan jasaten duten emakume guztiek eskubideak benetan eskura izan ditzaten bermatzeko, lurraldea eta administrazio-egoera edozein izanik ere.

Estatuko araudiak indarkeria matxistaren kontzeptu murriztailea jasotzen du, eta horrek haren aplikazio-eremua eta babesa mugatzen ditu. Autonomia-erkidegoan, gainera, aniztasuna dago biktima-izaera egiaztatzeko kontzeptuari eta prozesuari dagokionez, eta horrek aldeak eragiten ditu lurraldearen arabera eskubideak (etxebizitza, enplegua…), babes-neurriak edo gizarte-prestazioak eskuratzeari dagokionez.