Nota de prensa14/10/2022

Txanpon-txartelaren aldeko apustu partekatua Eroskirekin eta Laboral Kutxarekin

Elikaduraren Nazioarteko Eguna dela eta, CARITAS BIZKAIAk DIRU-ZORRO TXARTELAREN aldeko apustua indartu du, txartela eskuratzen duten familientzako oinarrizko kontsumoko produktuak eskuratzeko.

CARITAS BIZKAIA, EROSKI ETA LABORAL KUTXAk 13.180 pertsonari (%60 emakumeak) 2009tik oinarrizko kontsumoko produktuak eskuratzeko aukera eman dien lankidetza-hitzarmena berritu dute. Gaur egun, DIRU-ZORRO TXARTELA zirkuitu ‘normalizatuen’ bidez horietara sartzeko metodo gisa erabiltzen da.

  • Hala, hiru erakundeek beren aliantza indartu dute, duela hamaika urte baino gehiago (2009an) gizarte-bazterkeria jasaten duten edo jasateko arriskuan dauden pertsona eta familia askoren beharrak asetzeko, Caritas Bizkaiaren bide-laguntza jasotzen zutenak, gizarte-berrikuntzaren aldeko apustua eginez sortu zen proiektu batean.
  • Diru-zorro txartelek oinarrizko beharrak asetzeko aukera ematen dute, pertsonen duintasuna eta hautatzeko gaitasuna eta erosketaren segmentazioa sustatuz, bide-laguntza prozesu baten esparruan.
  • 2009az geroztik, 13.180 lagunek jaso dute laguntza hori, eta horietatik %60 emakumeak dira.
  • Proiektuari hasieratik esleitutako zenbatekoa 2.280.000 eurokoa da, egoera zailean dauden familiei oinarrizko kontsumoko produktuak eskuratzeko erabili dena.
  • EROSKIK eta LABORAL KUTXAk ekimen solidariorako behar den azpiegitura jarri dute, eta -gainera- CARITAS BIZKAIA-REN ekarpenaz gain diru-ekarpen gehigarriak egiten dituzte.
  • CARITAS BIZKAIA –bere aldetik-, ‘bide-laguntza integralaren’ gakoetatik artatutako familien artean egiten du esleipena, egoera zailenean dauden familien oinarrizko beharrak betetzeko erabili ohi diren baliabideei baliabide erantsia dakartenak.
  • Diru-zorro txartelak baliozkoak dira EROSKI kooperatibak Bizkaian dituen edozein establezimendutan

CARITAS BIZKAIA, EROSKI eta LABORAL KUTXAk, beste behin ere, gizarte-bazterkeria egoeran edo arriskuan egonik, oinarrizko beharrei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonei laguntzen diete. Helburu horrekin, 2009az geroztik indarrean dagoen lankidetza-hitzarmena berritu da. Horren bidez, “diru-zorro txartelak” Caritas Bizkaiak artatutako baldintza jakin batzuk betetzen dituzten pertsonei, EROSKI kooperatibak Bizkaian dituen edozein establezimendutan eros ditzaten.

“Diru-zorro txartelak” izendatuta daude eta sei hilabete eta urtebete bitarteko iraungipena izango dute. Familia bakoitzeko laguntzaren zenbatekoa –familiako kideen eta haien kopuruaren arabera– 80 eurotik 130 eurora bitartekoa izango da hilean. Caritas Bizkaia izango da familia bakoitzaren egoera baloratuko duena, baldintzak betetzen dituen zehazteko, eta —hala bada— laguntzaren zenbatekoa eta iraupena zehazteko.

Txartelek oinarrizko elikaduraren eta higienearen arloko behar handiko produktuak erosteko aukera emanen dute, eta gainerako produktuak baztertu egiten dira.

Hitzarmena berritu dute:

  • D. ALEJANDRO MARTÍNEZ BERRIOCHOA, Eroskiko Osasun eta Iraunkortasun zuzendaria.
  • D. JOSÉ RAMÓN TARANCO, Laboral Kutxako Bizkaiko Gizarte Ekintzako burua
  • D. CARLOS BARGOS CUCÓ, Caritas Bizkaiako zuzendaria.