Lanerako orientazioa

Gure apustua

Jende asko gerturatzen da Caritas Bizkaiara lana lortzeko laguntza eske. Lanerako orientazioaren bidez, ordura arteko lan-ibilbidea zein izan den, euskara eta gaztelaniaren ezagutza-maila eta animo egoera aztertzen dira, zein lan aukera dauden aurreikusteko.

Ebaluazioaren bidez, gizarteratze eta laneratze ibilbidearen zein puntutan aurkitzen garen zehaztuko da: oinarrizko prestakuntza -hizkuntza ikastea-, gaitasun pertsonal edota laneko konpetentziak eskuratzea-, lanerako prestakuntza -ziurtagiri profesionalak-. Kontratazio edo esku-hartze eta laneratze arloko laguntza -Laneratze-agentzia eta enplegu zentroa-.

Hortik aurrera, lan-prozesuan konpromisoa hartzeko eman beharreko pausoak hitzartzen dira. Laneko orientazio horren jarraipena egiten da, prozesu osoan zehar.

 

Gure proiektuak