Economía solidaria

Lan-aurreko heziketa tailerra

Zertan datza proiektuak?

Parte-hartzaileek beren gaitasun soziolaboralak edota oinarrizko ohiturak lantzeko aukera dute (puntualtasuna, garbiketa, ordena, ardurak hartzea…), Tailerreko jarduera produktiboaren bidez (mekanizatuak eta manipulazio lanak).

Tutoretza-saioen bidez, pertsona bakoitzari bere enplegagarritasuna hobetzeko lanean laguntzen zaio (parte hartzen duen beste baliabideekin koordinatuta), autoestimuaren lanketa positiboa bideratzen da eta motibazioa lantzen da lan-merkatura eta pertsonen arteko harremanetara begira.

Nori dago zuzendua?

  • Bizkaian bizi diren pertsonak.
  • 20 eta 50 urte bitartekoak.
  • Iraupen luzeko langabeak. Enplegu-eskatzaile bezala izena emandakoak.
  • Espainiar hizkuntzaren oinarrizko ezagutza dutenak.
  • Gaitasun soziolaboralak lantzeko beharrizana dutenak.
  • Lana egiteko ezintasuna ekar dezaketen gaixotasunik ez dutenak.
  • Lehenetsita daude senideak beren kargura dituztenak.
  • Proiektuko zerbitzuen prozesu-planteamenduarekin ados egotea.
  • Egungo egoera hobetzeko beharra ulertu eta konpromisoa hartzea.
  • Proposatutako ordutegi osoan tailerrean parte hartzeko konpromisoa hartu ahal izatea.

Zein da proiektuaren helburua? 

Lan-aurreko tailerraren helburua gaitasun soziolaboralak landuz parte-hartzaileen enplegagarritasun-maila hobetzea da. Horretarako baliabideak:

  • Produkzio lana eta
  • Bide-laguntza soziolaborala, prozesuan zehar.

Bide-laguntza pertsonalizatua eta taldeko parte-hartzea funtsezko tresnak dira ibilbide eta prozesuak garatzeko, eta, pertsona bakoitzarekin adostuta, beste jarduera batzuk osatzeko. Helburua da kualifikazio pertsonal eta profesionaleko prozesuetan parte hartzeko motibazioa ematea, baliabide komunitarioen erabilera sustatzea eta harreman-sarea eta rol sozialak indartzea, ohiko ingurutik harago.

Tailerren helburu nagusia: enplegua lortzeko aukerak ugaritzea, lan-eremu batean modu autonomoan moldatzeko gaitasuna sustatzea eta beren beharrizanetara egokitutako prestakuntza-prozesuak bideratzea.

Non egiten da? 

Lan-aurreko tailerra Arizko zentroan egiten da, Basauriko Elkartegian, 17. Modulua. Cervantes Hiribidea, 49. 48970 BASAURI

Tel.: 94 402 47 59.

Nola finantzatzen da?

Lan-aurreko heziketa tailerra Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker finantzatzen da.