Economía solidaria

FIARE

Nor gara?

Fiare Banca Etica finantza etikoetan oinarritutako bi proiekturen batasunetik sortu zen: Banca Popolare Etica, 1999tik Italian lan egiten duen banku kooperatiboa eta 2005etik Espainian diharduen Fiare. Biek ala biek eraldaketa sozialaren zerbitzura dagoen tresna izan nahi dute, hirugarren sektoreko proiektuak finantzatuz, ekonomia sozial eta solidarioaren bidez eta finantza-bitartekaritzaren kultura sustatuz, gardentasunaren, parte-hartzearen eta demokraziaren printzipioen pean.

 

Banku kooperatiboa

Erreferentziazko banku kooperatibo bat gara Europan, Italia eta Espainiaren artean 42.000 bazkide baino gehiago dituena, 5 eremu geografikotan antolatuak, partaidetza-organo desberdinekin. Gure kudeaketa demokratikoa eta bazkideen parte-hartzearekiko konpromiso etikoa bermatzen ditugu, pertsona bat, boto bat printzipioaren pean.

 

Gure eragina

Gure helburua diruaren balio soziala berreskuratzea da. Horregatik, printzipio horiek partekatzen dituzten pertsonen eta erakundeen aurrezki-gordailuek pertsonen gizarteratzeari eta laneratzeari, agroekologiari, eraginkortasun energetikoari, hezkuntzari eta kulturari eta bidezko merkataritzari lotutako proiektuak finantzatzeko balio dute, besteak beste.

 

Gardenak gara
Finantzatutako proiektuak, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-ebaluazio arretatsua egiteaz gain, gure konfiantzazko kapitala ere badira. Gardentasuna da gure funtsezko zutabea, eta gordailututako dirua non inbertitzen den jakitea dakar berekin, eta, ondorioz, emandako finantzaketa argitaratzea.
Gure zenbakiak
Ezagutu bankuaren bilakaerari buruzko daturik garrantzitsuenak: kapital soziala, bazkide-kopurua, erakarpena eta emandako maileguak, eta gure balantze soziala.

https://www.fiarebancaetica.coop/nuestros-numeros

 

Informazio gehiago

https://www.fiarebancaetica.coop/